KALITATE TURISTIKOA eta SMART BUSINESS programetan parte hartzeko deialdi berria

Las empresas del sector turístico de Oarsoaldea ya pueden inscribirse en los programas para mejorar su competitividad. Recibirán asesoramiento especializado y personalizado y no tiene ningún coste para la empresa.

 

 

Aurten ere Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo Sailetik, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, eskualdeko turismo sektoreko enpresa eta zerbitzuei zuzendutako bi programa jarri dira martxan: SICTED, Kalitate Turistikoarekin Konpromisoa eta Smart Business, IKTen erabileran Jardunbide egokien programa.

 

Biak turismoarekin lotuta dauden establezimendu eta erakundeei daude zuzenduta (ostatu, taberna, jatetxe, museo, gida, zerbitzu nautikoak, etab.) eta enpresa turistikoen lehiakortasuna hobetzea daukate helburu. Honez gain, Oarsoaldearen eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik %100 finantzatuta dagoenez, ez du enpresentzako kostu ekonomikorik suposatzen.

SICTED, turismo guneetako kalitate turistikoaren sistema

SICTED programa sektore turistikoko kalitatea hobetzeko programa bat da. Enpresek prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute barneko kudeaketaren, bezeroaren gogobetetzearen, instalazioen segurtasunaren, etab. inguruko baldintza multzo bat betetzeko, kalitatearekin konpromisoa hartuz eta etengabeko hobekuntzan murgilduz. Urteko ebaluazioa pasa ondoren, establezimenduek Kalitate Turistikoarekiko Konpromisoa bereizgarria lortzen dute,  estatu mailan homologatua.

 

Smart Business, IKTen erabileraren Jardunbide egokien programa

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera hobetzeko programa da, enpresa bakoitzari aplikatutako teknologia berriei eta tresna digitalei erabilgarritasuna ateratzeko eta sistema informatikoen segurtasuna handitzeko, besteak beste. Enpresek teknologia berrietan adituen aldetik prestakuntza praktikoa lortzen dute eta Oarsoaldeako teknikarien aldetik aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute. Azkenik, ebaluazioa gainditu ondoren Eusko Jaularitzak emandako “Berrikuntzarekiko Konpromisoa” ziurtagiria lortzen dute.

Oarsoaldeak urte batzuk daramatza programa hauek lantzen eskualdeko enpresa turistikoekin. Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, 20 baino gehiago dira bietako programa batean egiaztatuak dauden enpresak, batzuk bietan, eta haien gogobetetze maila oso altua da.

 

Programa hauetan parte hartzeko interesa duten enpresak eta erakundeak Oarsoaldeko Garapen Agentziako Turismo Sailarekin harremanetan jarri behar dute martxoaren 12a baino lehen (Olatz Olaizola, 943 494 129, oolaizola@oarsoaldea.eus).

 

  kalitate turistikoa smart2

 

 

 


Oarsoaldea