#koronabirusa

OARSOALDEA NO OFRECERÁ ATENCIÓN PRESENCIAL, pero seguirá ofreciendo servicio a la ciudadanía tanto por vía telefónica como telemática.

 

 

Jaurlaritzak deklaratu berri duen osasun-larrialdiaren egoerarekin bat eginez, Oarsoaldea Garapen Agentziak neurriak areagotu eta zehaztu ditu. Neurri hauen guztien helburuak dira herritarren eta gure langileen osasuna zaintzea eta, ahal den neurrian, koronabirusaren zabaltzea prebenitzea.

Hori dela eta, egun hauetan zehar ez dugu aurrez aurreko arretarik eskainiko.  Langileek telefonoz eta tresna telematikoen bitartez  bakarrik emango dute zerbitzua.

Hortaz, Oarsoaldea Garapen Agentzian honako neurriak hartuko dira:

  • Herritarrei arreta presentzialik ez ematea martxoaren 30 arte.
  • Arreta telefonoz edo tresna telematikoen bidez ematea.
  • Datozen egunetan hitzorduak eman badira eta hauek telefonoz edo tresna telematikoen bitartez emateko aukerarik ez badago, hitzordu hauek martxoaren 30etik aurrera atzeratu beharko dira.

Garapen Agentzia itxita egongo da gaurtik, martxoak 16, aurrera. Telefonozko zerbitzua bideratuko da eta telefonoz baloratuko da jarraitu beharreko pausuak.

Hona hemen garapen agentziaren telefonoak eta emailak:

 

Era berean, Garapen Agentziak gogorarazi nahi du egoeraren jarraipena egiten ari dela eta jasotzen dituen osasun-agintaritzaren gomendioei hainbat neurri berri har ditzakeela, egunez egun, egoeraren bilakaerara egokituta.

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Jexux Leonetek, agentziako presidenteak, Osakidetzak prebentziorako eman dituen neurriak jarraitzeko gomendioa eman nahi die herritar guztiei.

banner-koronabirusa-eusk


Oarsoaldea