Pasaiako Udalak ostalariei zuzenduriko laguntzak argitaratu ditu

 

Solicitudes hasta el 30 de diciembre y justificantes hasta el 30 de enero

Udalak 200.000 euro erabiliko ditu, ostalaritzari laguntza zuzenak emateko, Covid-19aren ondorioz establezimenduen erabateko itxierak eragindako galerak arintzearren. 

Udalak laguntza zuzenak emango dizkie ostalariei; hain zuzen ere, beren  konturako  langile edo autonomoei, eta baita mikroenpresei ere,  betiere  ere  Pasaian  kokatutako  lantokia  duen jarduera  ekonomiko  baten  titularrak  badira  eta  azaroaren  6ko 38/2020  Dekretuak  xedatutako  erabateko  itxi  era  aginduaren eraginpean egon badira

Laguntza horiek finantzatzeko, guztira, 200.000 euro bideratuko ditu udalak. Eskaerak aurkezteko abenduaren 10etik 30era.

Laguntzen zenbatekoa

  • Fakturazioa murrizteagatik: 
  • 1.500 euro establezimenduko.
  • 80 euroko osagarria 70 m2-rainoko establezimenduetarako, eta 100 euroko osagarria 70 m2-tik gorako establezimenduetarako. 
  • 150 euroko osagarria, establezimenduak batez beste 3 langile edo gehiago baditu. 
  • Alokairu- eta mailegu-gastuengatik: 

·         Gehienez ere, 250 euroko osagarria.

Ostalaritzako establezimendu bakoitzari gehienez ere 2.000 euroko dirulaguntza emango zaio.

Onuradunak.

Dirulaguntza jaso ahal izango dute beren konturako langileek edo autonomoek eta mikroenpresek, haien forma juridikoa edozein dela ere; baldin eta 10 langile baino gutxiago badituzte eta JEZetik salbuetsita badaude.

Betekizunak:

  1. Lehendakariaren 38/2020 Dekretuaren ondorioz, establezimenduak ixtera behartuta egon izana, eta ostalaritzako JEZen epigraferen batean altan egotea (lehen sekzioa, 67 taldea) 2020ko urriaren 25ean alarma-egoera ezarri aurretik.
  2. Pasaiako Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak beteta izatea.

Ezingo dute laguntza hauen onuradun izan beren konturako langile diren eta aldi berean izaera juridikoa duten entitateetako organoetako bazkide edo kide direnek. Espresuki deialdi honetatik kanpo geratzen dira irabazi asmorik gabeko entitate eta/edo elkarteak, eta elkarte edo txoko gastronomikoak.

Informazio gehiago (oinarriak eta eskaera-orria barne).

Eskaera egiteko, formulario bat bete beharko da, eta soilik establezimendua identifikatzeko datuak adierazi beharko dira eta, hala badagokio, baita ahalordeak ere.

Egiaztagiriak eskaerarekin batera aurkez daitezke, edo ondoren, 2021eko urtarrilaren 30a baino lehen.

Laguntzak izapidetzeko eta kontsultak egiteko Udalak Oarsoaldeko bulegoak egokitu ditu: Antxoko Azoka eraikinean eta Trintxerpeko Alkateordetzan 1. solairuan. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketak direla-eta, segurtasun arrazoiengatik, aurretiazko hitzordua eskatu behar da covid19oarsoaldea.com webaren bidez, eta baita 943 494 129 telefono-zenbakira deituz ere.

Halaber, izapideak aurkez daitezke:

Laburpena ikusi


Oarsoaldea