PERCO azterketako ondorioak eta lan-ildoak aurkeztuko zaizkie Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei.

Esta sesión, en la que se presentará el Plan Especial de Revitalización de estos sectores, se celebrará el próximo 27 de enero a través de la plataforma Zoom.

 

 

Joan den urtean, Pasaiako Udalak Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak Suspertzeko Plan Berezia jarri zuen abian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzari esker, Ikertalde aholkularitza-enpresaren eskutik.

 

 

Koronabirusak sortutako krisiak garapen-lanetan neurri handi batean eragin arren, planaren diseinua aurrera eraman da. Lanketa honetan Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuekin lan-saioak egin dira eta hirugarren honetan, egungo egoeratik abiatuta, sektore hauen diagnostikoaren ondorio nagusiak, lan-ildo estrategikoak eta ildo horietako bakoitzeko jarduera-ekintzak aurkeztuko dira.

Bizi dugun egoera berri honek berritzeko eta profesionalizatzeko beharra agerrarazi du eta, PERCO azterketa lagungarria bada ere, sektoreen konpromisoa eta parte-hartzea beharrezkoak dira. Indarberritzeko lanak indarrak batzea eta batera lan egitea eskatzen du; bestalde, planak zer urrats eman eta norantz egin jakiteko balioko digu.

Hori dela eta, Pasaiako Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei datorren asteazkenean, urtarrilaren 27an, 14:00etan, Zoom plataformaren bitartez egingo den saioan parte-hartzeko deialdia egin nahi die.

Online bileran parte hartu nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako pertsonek ondorengo estekan izena eman beharko dute.

 

perco-3-eusk-bbw

 


Oarsoaldea