Don Bosco LHII, Irulezo, Lortek eta Oarsoaldeak E-Don Bosco proiektua abiarazi dute

Este proyecto pretende generar y transmitir conocimiento en el ámbito de la electromovilidad, el almacenamiento inteligente de energía, las energías renovables y la economía circular.

 

 

 

Don Bosco Lanbide Heziketako Zentroak, Irulezo sistema elektrikoen enpresa integratzaileak, Lortek zentro teknologikoak eta Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin, Smart Mobility Industry 2020 programaren barruan, E-Don Bosco proiektua abiarazi dute.

 

E-Don Bosco proiektu pilotu bat da, energia bateria berrerabilgarrietan metatzeko eta ibilgailuak kargatzeko sistema modularra eta adimenduna esperimentatzeko. Proiektu horretan, Don Bosco LHII-ko irakasleek eta ikasleek proba-banku erreplikagarria eta eskalagarria izango dute.

 

Proiektuak 12 hilabeteko iraupena izango du, eta elektromugikortasunaren, energiaren biltegiratze adimendunaren, energia berriztagarrien eta ekonomia zirkularraren alorretan ezagutza sortzea eta transmititzea du helburu, bateria berrien eta eguzki-energiaz elikatuta dauden ibilgailuen "Second life" bateria erabilien erabilera konparatiboari esker.

 

e-don bosco irudia 2

 

 


Oarsoaldea