EUSKO JAURLARITZAREN FINANTZAKETA-LERRO BERRIA ETE ETA AUTONOMOENTZAKO

 

- El Gobierno vasco aprueba 250 M/€ en el primer tramo para facilitar la liquidez

- 150 millones serán destinados a los sectores más castigados por la pandemia a través de préstamos de entre 5.000 € y 25.000 €

 

Eusko Jaurlaritzak 500m/€ bideratuko ditu finantzaketa bide honetara eta lehen zatiko 250m/€ak forma azkar eta urgentean bideratu nahi ditu ETE eta pertsona autonomoek likidezia arazoak izan ez ditzaten.

Lehen zatian gutxienez 150 milioi euro zuzenduko dira 5.000€ eta 25.000€ko maileguak bermatzeko. Analisi arinagoen bitartez egin nahi da, pandemiak eragindako enpresa txiki eta enpresaburu autonomoentzat laguntza ahalik eta azkarren iristeko.

Mailegu hauek, enpresak dauzkaten finantzaketa eta likidezia arazoei aurre egiteko erabili nahi dira. Hortaz, enpresak dituzte kostu finkoei aurre egitea ahalbidetzen.

Hauek dira onuradunak:

a) Euskadiko ETEak

-250 langile baino gutxiago izatea.

-Negozio-bolumena 50 milioi euro baino gutxiago edo balantze orokorra 43 milioi eurotik beherako izatea.

-Aurrez adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo haietako batzuek zuzenean edo zeharka % 25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea.

b) Banakako enpresaburuak (mikroETEak) eta profesional autonomoak

-Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea.

-PFEZri lotutako jarduera ekonomiko edo profesionaletatik etekinak lortzen dituztenak.

Arduraduna:

Elkargi izango da Eusko Jaurlaritzaren programa gestionatzeko arduraduna.

Baldintzak:

-Maileguak % 100ean bermatzen ditu ESKARGI SGR, formalizazio-komisio batekin eta azterketa-komisio batekin:% 0,25. Abalaren komisioa,% 0,75 (EAEk% 50eko diru-laguntza eman du).

-Maileguek Euriborra gehi % 0,75eko diferentziala izango dute (Eusko Jaurlaritzak % 100ean lagunduko du diruz) 8 urteetara eta bi urteko gabealdia, formalizazio-komisio batekin eta azterketa-komisio batekin:% 0,25. Abalaren komisioa,% 0,75 (EAEk% 50eko diru-laguntza eman du).

Halaber, dekretuak aukera ematen du, interesa duten pertsona eta enpresek hala eskatuta, iaz abian jarritako finantzaketa-programaren babesean formalizatutako maileguak berritzeko, eta, horrela, finantzaketa-lerro berriaren baldintzetara egokitzeko. Kasu horretan, ez da formalizazio-batzorderik edo azterketa-batzorderik egongo. Gainera, horiek baliatzen dituzten enpresek edo pertsonek aldez aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango dituzte, inolako kosturik gabe.

COVIDak eragindako berrikuntzei eta operazio berriei buruzko informazioa

Zenbatekoa:

a) 5.000 - 1.000.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.

b) 5.000 -100.000 euro artean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Informazioa eta tramitazio laguntza:

Tramitazio honekin laguntzeko, Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentak jakinarazi du Oarsoaldea agentzian eskaeren inguruko informazioa eta tramitazio lanen laguntza eskaintzen duela eskualdeko ETE eta pertsona autonomoentzat. Laguntza eskatzeko covid19laguntzak@oarsoaldea.eus edo 943 494 129 telefonora deitu, eta zuekin harremanetan jarriko gara.

Horrez gain, gure web orrialdean (www.oarsoaldea.eus/covid19laguntzak) informazio guztia kontsultatu dezakezue egunean dauden laguntzen inguruan. Informazioa eguneratua izaten da bertan, laguntzak publiko egiten diren bezain azkar.

n770_finantzaketa


Oarsoaldea