"Herri bat hezkuntzatik eraikitzen" JARDUNALDIA
Te animamos a participar en la jornada que se celebrará el 1 de julio en Lekuona Kultur Fabrika de Errenteria. En la jornada “Construyendo un pueblo desde la educación”, la red de pueblos educadores Oinherri y las entidades que participamos en esta red, queremos reunir a diferentes agentes de la comunidad educativa en esta jornada.
Bertan, Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin dezakeen ekarpena lantzea litzateke helburu nagusia.
Horretarako, ondoren ikus daitekeen egitaraua prestatu da:
9:30-10:00 Harrera
10:00-10:30 Euskal Herriko hezkuntzarentzat norabide bat. Hik Hasik 2017an plazaratu zuen hezkuntza proposamena eta (H)arian prozesuak emandakoen arteko gakoak azalduko dizkigu Nora Salbotxek
10:30-11:30 Errenterian azken urteetan hezkuntza komunitatearekin burutu duten lanketa ezagutzera eman eta balioan jarri nahiko genuke jardunaldi hauetan, gainontzeko herriei ere gaia lantzeko helduleku batzuk eskaintzeko. Itziar Ostolaza Galdos
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 Hezkuntzaren eskumena deszentralitzako beharraren inguruan sakontzeko eta eredu posible bat ezagutzeko Kataluniako VIC herriko arduradunak gonbidatuko ditugu beraien prozesua azal dezaten. Elisabet Franquesa I Roc a eta Glòria Cunill Vilalta
13:00-13:30 Galderentzako tartea
13:30-15:30 Bazkaltzeko tartea
15:30-17:30 “Ertz ezberdinetatik eragin eta eraiki” mahaingurua
Parte hartzaileak:
- Arantza Urbe Irazusta (Hizkuntzaren ertzetik)
- Amaia Zubieta Garciandia (Segregazioen/aniztasunaren ertzetatik)
- Lander Juaristi Lasa (Herri hezitzailearen ertzetik)
- Aritz Bereziartua Arruabarrena (Aisialdi hezitzailearen ertzetik)
IZENA EMAN HEMEN