ITSASGELAREN ESKUTIK, UZTAILEAN IBILBIDE GIDATUAK PASAIAN. HURRENGO IBILBIDE GIDATUA: UZTAILAK 21 IGANDEA, “TALAIAKO IBILBIDEA”

La Asociación pasaitarra Itsasgela, y enmarcada dentro de las  rutas y visitas guiadas que está ofreciendo a lo largo de este mes de julio en el municipio de Pasaia, propone para este domingo 21 de julio, a las 10:00h de la mañana la “Ruta de la Atalaya”.

El recorrido, guiado por miembros de la asociación, comenzará en la Plaza de Santiago de Pasai Donibane y tendrá una duración de 90 minutos. La ruta, que pretende acercar los encantos de Pasaia a locales y visitantes, comenzará ascendiendo por el monte, tomando el antiguo camino que utilizaban los sanjuandarras cuando la marea alta les impedía ir por la calle de más abajo.

Ondoren, Pasaiako Badiaren bista panoramikoa atzean utzi, garai bateko Pasaitarrek baleak bistaratzen zituzten lekua, eta mendian barrena murgilduko da ibilbidea, mendiko pista eta bidexkak zeharkatuz Arrokaundietako zelaietara iritsi arte. Bertan Lord John Hay-ren gotorlekua bisitatu ahal izango da, baita Pasaia eta inguruetako karlistada edo guda desberdinei buruz solastu ere. Hortik Mitxintxolako tontorrera igo eta itsasoa aurrez aurre ikusi ahal izango da, ondoren Jaizkibelgo talaia bidetik beherantz jaitsi eta Alabortzako kalan amaituz. Bidean zehar Jaizkibel mendiko fauna, flora eta formazio geologiko partikularrak ikusi ahal izango dira.

talaia2

Itsasgela elkarteak mendirako oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen du. Ibilbidearen hasiera oso maldatsua da, horregatik mendian ibiltzeko ohitura ez duenari hori kontutan hartzea azpimarratzen dute baita ere.

Bisitariaren eguna osatzeko, Itsasgela elkarteak beste bi ekintza gehigarri eskaintzen ditu ibilbide honetan:

Mater itsasontzi museoan bisita gidatua – “Euskal arrantza-ontzi tradizionala” 12:00tan hasiko da eta 50 minutuko iraupena izango du. Nahi duenak ere hamaiketako goxo bat eskatu ahal izango du bertan. Itsasontzia San Pedroko moilan aurkitzen da.

Bisita gidatua itsasontzian Pasaiako Badiatik,  13:00ean, 50 minutuko iraupenarekin, Pasai Donibaneko moilatik aterata.

talaia

Hilabete honetako hurrengo ibilbide gidatua “Itsasargien ibilbidea” izango da hilaren 28an. Ibilbide hau ere aurretik aipatutako, eta urte guztian zehar eskaintzen diren beste bi ekintzekin osatu ahal izango da: Mater itsasontzi museoan bisita gidatua eta Pasaiako Badiatik itsasontzian.

619 814 225 telefonoan edo info@itsasgela.org helbide elektronikoan, baita Pasaiako Turismo bulegoan ere 943 341 556 telefonoan. Bertan prezio eta ordutegien inguruko informazioa ere eskuratu daiteke.

Ekintza hauetaz gain, Itsasgelak bisita, tailer eta ibilbide eskaintza zabala du urte guztian zehar. Guzti honi buruzko informazioa www.itsasgela.org webgunean aurki daiteke.


Oarsoaldea