EUSKARA PLANEN TOPAKETA

 

Las empresas de la comarca que tienen en vigor un plan de euskera mediante el sistema OLA celebraron el pasado 20 de noviembre su encuentro anual en Larrialdiak de Lezo.

Larrialdiak Taldearen euskara batzordeko kideek euskara normalizatzeko lanetan hasi zirenetik orain artean egindako ibilbidearen berri eman zieten bertaratutako gainerako eskualdeko enpresen ordezkariei. Ibilbide horretan izaniko zailtasunak aipatu zituzten eta horiei nola egin dieten aurre, praktika onak eta orain indarrean duten plana zertan datzan ere azaldu zuten. Enpresaren hainbat ataletako langileen lekukotza zuzenean ezagutu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Aurkezpenaren ondotik solasaldi ireki batekin eman zitzaion amaiera aurtengo topaketari.

Urte mordoska da euskara plana duten eskualdeko enpresak urtean behin topaketa egiten dutela, 2011tik hona ordea, topaketa antolatzeko ardura enpresa batek hartzen du txandaka.

Gustura geratu ziren bai Larrialdiak Taldeko ordezkariak, bai bisitan joandako enpresetakoak ere.

ola topaketa 2014


Oarsoaldea