TRIATLOIA OARSOALDEKO ESKOLA KIROLEAN
Dentro del programa de deporte escolar de Oarsoaldea se llevó a cabo el pasado mes de abril una actividad especial de iniciación al triathlon. Esta actividad fue organizada en las instalaciones deportivas de Fanderia por la recién creada Oarsotri Triatloi Taldea y la empresa Kirolaisi XXI, que gestiona el deporte escolar de la comarca.
Fanderiako pilotalekua elkargune gisa erabiliz, txanda oro bertatik abiatu zen triatloiko zirkuitura.
Lehenengo gunea igerilekuan kokatua zegoen, bertan haurrek 25 metroko 2 joan etorri burutu behar zituzten, ondoren, boxetan bizikleta hartu eta 1.800 m-ko zirkuitua betetzeko. Boxetara bueltatu, bizikleta utzi eta 800 metroko lasterketarekin amaitu zuten.
Saioa aurrera ateratzeko Oarsotriko 40 bolondres eta eskualdeko ikastetxeetako 15 begiraleen laguntza izan zen eta hala saioaren arrakasta bermatu zen.
Amaitzeko, eskualdeko mugikortasunaren planaren barruan, eskola kiroleko saioetara txirrindan joateko ohitura sustatzeko egitasmoarekin lotuta, urrats berriak eman direla aipatu du Amaia Agirregabiriak; saiora 200 bat ikasle txirrindan gerturatu ziren.