Gipuzkoako kostaldeko Done Jakue bidearen foiletoaren berrargitalpen berria dagoeneko eskuragarri dago

 

El camino cruza el monte Jaizkibel en su totalidad hasta llegar al municipio de Lezo, desde donde se accede a los cascos históricos de Pasai Donibane y Pasai San Pedro

 

Oraingo honetan, Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakaria eta Pasaiako alkateak jakinarazi digunez, liburuxka berri honen berrargitalpena beste eskualdeekin modu bateratuan egin da. Done Jakue bideak gurutzatzen dituen Gipuzkoako hainbat eskualdeen lankidetzaren emaitza da, Irun- Hondarribitik Markinaraino dihoan ibilbidea isladatu baita. Etapa bakoitzaren informazio zehatza aurkitzeaz gain: kilometroak, profila, ostatuak eta leku interesgarriak, besteak beste; saihesbideak ere biltzen ditu,  bizikletaz egiten duten erromesentzako.
 
 
 

done jakue foietua

 

Kostaldeko Done Jakue bidearen tartetxo batek gure eskualdea zeharkatzen du (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia). Hondarribitik, Jaizkibel mendi osoa gurutzatuta, Lezora iristen da eta hortik, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro hirigune historikoetara. Bitxikeri bat; Pasaia udalerrian, Santiagoko bidean lur-bidea itsasoak eteten duen bidearen puntu bakarra da.

Erromesa bere bidean Euskal Kostaldetik gidatzeaz gain, liburuxka honek balio izango du gure eskualdeko leku interesgarriei buruzko informazioa lortzeko, baita gure museoetako informazioa:  Albaola Faktoria, Mater Museoa eta Victor Hugo etxea eta baita haien pausora aurkitzen diren monumentuetakoa ere.

Lliburuxka guztiz doakoa da eta Errenteria (Madalen, 3) eta Pasai Donibaneko (Victor Hugo etxea. Donibane, 63) turismo bulegoetan dago eskuragarri. Era berean, www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean, "Informazio praktikoa - eskuliburuak deskargatu" atalean.

Info +: Eskualdeko turismo bulegoa, Errenterian - Tel. 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus


Oarsoaldea