Itsas zaporedun jarduerak Pasaian

 

Os proponemos una serie de planes para sacarle el máximo jugo posible al verano

 

Uda honetarako Albaola Faktoriak familia giroan egiteko plan ezberdin bat eskaintzen du: museora itsasontziz iritsi eta familia guztia TXO pertsonaiaren joko liburuxkarekin bisita gidatu bat egitea. Bisita honen bitartez ederki pasatzeaz gain, balezaleen historia eta itsas ondarearen baloreak ezagutu ditzakezu.

Hau guztiaz gain, bisita biribiltzeko itsasontziz gerturatzeko aukera dago, txango bat egin Uliatik, baleazaleen menua bazkaldu daiteke Pasai Donibanen edota bisita txikien gustukoa izango den tailer dibertigarri eta didaktiko batekin osatu.

Albaolako Itsas Faktoria eraikitzen ari den San Juan galeoiak irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu, dimentsio esanguratsua duen proiektu honen fase desberdinez gozatzeko aukera dugularik.  Albaola bisitatzeko plan ezin hobea Donostiatik “Ciudad de San Sebastián” katamaranean gerturatzea litzateke, honela Uliaren itsaslabarrak eskaintzen dituen paisaia ikusgarriez gozatuz. Aurten zerbitzu berezia izango du, egunero Donostia- Pasaia- Donostia ibilbidea eskaintzen du eta aukera hau hautatuz gero, 2€-ko deskontua izango dugu Albaolaren Itsas Faktoriaren sarreran.

 

san juan- albaola01 201506

Bestalde, Pasai San Pedron Mater Itsasontzi tradizionala aurki dezakegu, euskal itsas kultur eta tradizioaren testigu bihurtua eta era askotako zerbitzuak eskainiz. Atunontzia barrutik ezagutzeko bisitak eskaintzen dira, haurrekin egiteko plan bikaina hau ere.

Uztailaren 24an Mater museoak “Pasaia marinela” jardunaldiaz gozatzeko aukera ematen digu. Marinel egun bat igarotzea da plana, bertan itsas eta arrantza kulturaz modu desberdinen bidez gozatuz. Jardunaldiak Pasai San Pedron izango du hasiera eta Pasai Donibanen bukatuko da. Leku desberdinak bisitatzeko aukera izango dugu, alde zahar historikoak, Blas de Lezo marinelaren jaiotze etxea, lonja eta portua, Mater itsasontzi Museoa eta arraun kluba. Ondoren, motoran badia gurutzatu daiteke itsasoari begira dagoen jatetxe batean bazkaldu eta arratsaldean Victor Hugoren museoa bisitatuz.

mater

Informazio gehiago:

 

PASAIAKO TURISMO BULEGOA

943 341 556

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea