GASTRONOMIA ESPERIENTZIAK ERRENTERIA, LEZO, OIARTZUN ETA PASAIAN

 

Una razón para visitar nuestra tierra es la gastronomía.  En Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, cuidamos con mimo nuestra cocina, y eso se demuestra en  la gran variedad de establecimientos hosteleros que nos encontramos aquí; restaurantes de cocina tradicional, asadores, sidrerías, prestigiosos restaurantes con estrellas Michelin, bares que ofrecen pequeños placeres en miniatura, gastrotecas, pastelerías, etc.

 

Gainera, gastronomiarekin zerikusia duten ekintzetan parte hartu eta murgildu gaitezke, Pasai Donibanen kokatua dagoen Ziaboga Jatetxeak eskaintzen duen Sukalde Tailerrean gertatzen den kasuan adibidez. Esperientzi paregabe honen bidez, eta profesional handien eskutik, bertako euskal sukaldaritza tradizionaleko plater ospetsuenak prestatzen ikasteko aukera ezin hobea edukiko duzu; kokotxak pil-pil eran, txipiroiak bere tintan, legatza saltsa berdean, eta aurretik prestatutakoa mahaian dastatzeko aukera. Hau guztia, Pasaiako Badiako kokapen paregabe batean.

basque-cooking-class

Errenterian, gozatu egingo duzu Casa Aramendian, non txokolatearen sekretuak ezagutuko ditugu bi ordu eta erdiko Txokolatearen Sekretuen Tailerraren bidez, bertan txokolatearen historia ezagutuko dugu, txokolate-dastatzea egingo dugu eta gero gozogileen laguntzarekin trufak eta txokolatezko piruletak egingo ditugu etxera eramateko. Haurrekin egiteko plan egokia.

chocolate y oquendo 091

Oiartzungo herrian, Momotegi Baserriak bere ateak irekiko dizkigu bere antzara eta ahate abeltegia, produktu barietate desberdinak eta produktu elaborazioa ezagutu ahal izateko. Aiako Harriko Parke Naturalean kokatutako baserri honek, 1985 urtetik darama artisau produktuak lantzen, hala nola, foie gras, micuit foie gras, konfit edo ahate urdaiazpikoa.  Abeltegira egiten den bisitan gainera, produktuak dastatzeko aukera eskaintzen da eta gero foie tarrina bat etxera eraman ahal izango duzue edo beste gauzetan deskontua lortzeko aukera.

112 op

Urte bukaera arte, Pasaia eta Errenteriako Turismo Bulegoan eta San Marko gotorlekuko Informazio puntuan lortu daiteke 4 pintxo dastatzeko bonoa “pintxo-tour” izenarekin. Bono honen bitartez, Errenteriako Xera Gastroteka, Zuketz, Lekuzaharra eta La Cepa tabernetan Bakailaoaren II  Hamabostaldia ospatzeko sortu ziren bakailao pintxo bereziak dastatzeko aukera izango da 9.10€ren truke. Taberna bakoitzean bakailao pintxo edo etxeko espezialitatea den beste pintxo baten artean aukeratu ahal izango da.

189 op

Ikusi dezakezuenez, ekintza barietate ugari eta gastronomia aukera z eskaintzen zaizkizue. Erreserba egin ahal izateko edo informazio gehiago behar izanez gero Errenteriako Turismo Bulegoan emango zaizue erantzuna.

 

Informazio gehiago:

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

943 494 521

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea