Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako enpresak Indartu programaren onuradunak izan daitezke

Este programa subvencionará a empresas que realicen inversión productiva generadora de empleo para impulso de las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea (Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun y Hernani.)

Erakunde onuradunak:

Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak); horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean edo Oiartzualdean kokatu behar dira.

Epeak:

Eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da, eta 2015eko urriaren 15eko 12:00etan amaituko da.

Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz egin behar da eskaera, eta, horrekin batera, ebazpen honen eranskinean ageri den eskabide-orria aurkeztu. Eskaera egiteko eredua, erantzukizunpeko adierazpenarena eta inbertsioen justifikazioarena ebazpen honi erantsitakoak izango dira. Eredu horiek Interneteko www.euskadi.eus helbidean jasoko dira, behera kargatzeko.

Diru-laguntzak eskuratzeko irizpideak:

Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen, eta data horretatik aurrera egin beharko da, gehienez ere hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera; horrez gain, betekizun hauek bete beharko ditu:

Enpresa handiek, gutxienez, 3 M euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta, gutxienez, 20 lanpostu garbi sortu beharko dituzte; ETEek, aldiz, gutxienez 750.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta gutxienez 5 lanpostu garbi sortu beharko dituzte. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 100 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 25 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).

Enpresaren baliabide propioak, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.

Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.

Enpresa onuradunek bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa oinarritu beharko dute.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioa:

Laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko da enpresaren aktiboari gehituko zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko inbertsioa:

Jabetza industriala eta patenteak, Informatika-aplikazioak, Lurrak eta ondasun naturalak, Eraikuntzak, instalazio teknikoak, Makineria, Tresneria, Beste instalazio batzuk, bai eta  Informazio-prozesuetarako ekipoak.

Diru-laguntzen modalitatea eta zenbatekoa:

Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10 izango dira.

Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute, eta muga hori ezin izango da 3.000.000,00 eurotik gorakoa izan enpresa bakoitzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Oarsoalderen Industria Sustapen Sailarekin harremanetan jarri 943494129 telefonora deituz edo empresas@oarsoaldea.eus helbide elektronikoaren bidez.


Oarsoaldea