MOMOTEGI, esperientzia gastronomiko bat

Imagina por un momento un lugar bucólico, situado en plena naturaleza, a los pies de una montaña, donde podamos respirar paz y tranquilidad. Un lugar que nos brinde la oportunidad de disfrutar de la auténtica vida del campo en contacto con la naturaleza. Este lugar ideal existe: el caserío Momotegi de Oiartzun.

                momotegi 2015 10 30

Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean eta parkeari izena ematen dion granitozko mendigunearen mazela malkartsuetan kokatzen den 200 urte baino gehiagoko baserri honek, beso zabalik hartzen gaitu bisitarioi; izan ere, esperientzia gastronomiko paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu Momotegin, ahate eta antzara-hazkuntzaren inguruan eta baita animalia hauekin lantzen diren artisau produktuen inguruan sekretu guztiak ikasteko aukera izango baitugu bertan.

                          03 momotegi

Nazioartean ospe handikoak diren jatetxe asko Momotegi baserriko bezeroak dira, eta etxean maitasun osoz landutako produktuak erosten dituzte. Bertara hurbiltzen den bisitariak jatetxe hauek eskaintzen dituzten paregabeko foie-gras, ahate-urineko eta ahate-papar berdin hauek dastatzeko ohorea izango du.

                                  04 momotegi

 

Momotegiren historia ezagutzeko 30 urte egin behar dugu atzera, 1985ra hain zuzen ere, urte hartan antzarak eta ahateak haztea, eta  hauekin artisau produktuak lantzea erabaki baitzuten jabeek. Urte batzuk beranduago, 2011an beraien baserriko eta lantegiko ateak jendeari zabaltzea erabaki zuten, baserrian bisita gidatu bat egin nahi duen orori bertatik bertara beraien lan bikaina erakusteko asmoz. Ordutik, osorik alokatu daitekeen landetxe bat ere eskaintzen dute. Bertan, landa bizitza lasaiaz gozatu dezake bisitariak, aire garbiz eta ur gardenez inguratuta.

               02 momotegi

Udazken honetan egiteko plan ezin hobea da Momotegi baserriak eskaintzen digun esperientzia gastronomiko zoragarri hau. Bisita gidatuak ordubeteko iraupena du eta 20€ balio du pertsona bakoitzeko. Bisitaren prezioak, produktu ezberdinak dastatzeaz gain,  70 gramoko foie-gras potetxo bat edo salgai dauden edozein produkturen erosketan 10€ deskontua du barne. Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea.

Informazio gehiagorako eta erreserbetarako:

Momotegi baserria

Pikogarate bidea, 20

20180 Oiartzun

Tel.: 943 493 191

olga@momotegi.com

www.momotegi.com

 

 

 


Oarsoaldea