OARSOALDEAKO PUNTU ILUNEN DIAGNOSTIKO PARTE-HARTZAILEA

 

Impulsado por el Ayuntamiento de Lezo, la ayuda de Emakunde y la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea, y la colaboración de los Ayuntamientos de Errenteria, Oiartzun y Pasaia, en las próximas semanas se va a poner en marcha un proceso participativo para identificar los puntos negros de la comarca de Oarsoaldea.

2 zabalkunderako irudia eusk

 

ZER DA PUNTU ILUNEN DIAGNOSTIKOA?

Kaleen eta herrien antolakuntza neutrorik ez dagoela oinarritzat harturik, emakumeen ikuspuntutik puntu iluna, gure herrietan arriskutsuak izan daitezkeen, arrisku sentsazioa edo deserotasuna sortu dezaketen gune eta tokiak identifikatzea da.

Identifikatzeaz gain, horiek desagerrarazteko edo konpontzeko proposamenak egitea da diagnostikoaren helburua.

 

NOLA EGINGO DA?

Herri bakoitzean lantalde desberdinak jarriko dira martxan. Herrien populazioa kontuan izanik, Errenterian hiru talde, Pasaian talde bi, Lezon eta Oiartzunen talde bat sortuko dira, eta bakoitzarekin ordu 2 inguruko 2 saio egingo dira. Lehenengo kasu bietan, lan talde bakoitzak auzo batzuk landuko ditu.

 

NORK HARTU DEZAKE PARTE TALDEETAN?

Emakume guztiei irekita daude lantaldeak; herri bakoitzean bizi edo herriko kaleak erabiltzen dituzten emakumeek parte har dezakete. Bai banakako moduan bai elkarteetako partaide moduan, adin guztietakoak eta ezagupen eta esperientzia desberdinetako emakumeak ongietorriak izango dira.

 

NOIZ ETA NON  IZANGO DIRA LANTALDEAK?

 

ERRENTERIA

 

IZTIETA, OLIBET,  PARTE ZAHARRA:

Data: Azaroak  10 eta 20 

Tokia : Merkatu Zaharra

Ordua: 17:30ean

 

AGUSTINAK, GAZTAÑO:

 

Data: Azaroak 13 eta 24

Tokia: Fondo Formación Euskadi - Agustinen etorbidea  z/g

Ordua: 17:30ean

 

PONTIKA, BERAUN, GALTZARABORDA, ALABERGA:

Data: Azaroak 19 eta 27.

Tokia: Erlontzi Emakume Taldea; Jose Mari Usandizaga 2-4 atzea, 1ºsolairua ezk.

Ordua: 18:00etan

PASAIA

TRINTXERPE

Data: Azaroak 5 eta Abenduak 3

Tokia:Trintxerpeko Alkateordetza.

Ordua: 17:00etan

ANTXO

Data: Abenduak 1

Tokia:  Antxoko Gizate Ekintzan.

Ordua: 18:00etan.

OIARTZUN

Data: Azaroak 23  eta 30.

Ordua: 18:00etan

Tokia: Udal librurutegia

 LEZO

Data: Abenduak 14

Ordua: 17:30-19:30

Tokia: Kultura Aretoan

ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?

Lantaldea egingo den egunean etorri.

 

PARTE HARTZEKO BESTE ERA BAT

Lantaldeez gain informazioa jasotzeko tresna birtuala ere jarri dugu martxan. Honenbestez, lantaldeetan parte hartzen duzuenok zein beste guztiok zuen ekarpenak egiteko aukera hemen duzue.

Zure auzoan, zure eguneroko ibilbidean puntu ilunak topatzen badituzu, edo toki batzuetatik pasatzea saihestu egiten baduzu eskertuko genizuke horien inguruko informazioa guri helaraztea komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera. Horretarako  hurrengo inkesta betetzera gonbidatzen zaitugu edo zure iritzia modu batean edo bestean bidaltzea.

zonalde ilunak logoak

 


Oarsoaldea