OARSOALDEAK ESKOLA KIROLA PROGRAMAREN 2015-16 IKASTURTEKO DATUAK AURKEZTU DITU

 

El deporte escolar de la comarca mantiene su extraordinaria evolución siendo la actividad principal entre los niños y niñas de 8 a 12 años, aumentando, cada vez más, la participación femenina

 

Oarsoaldeako lau udalek 17 bat urte daramatzate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek gidatzen du lan hau, eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez eta beraien lanari esker, entrenatzaileen prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera bermatzen da.

eskola kirola 2015

Julen Mendoza, Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, gaurko agerraldian Jon Txasko (Errenteriako kirol zinegotzia), Enekoitz Markosek  (Oiartzungo kirol zinegotzia) eta Irlentz Ortegak (Lezoko kirol zinegotzia) ikasturte honi dagokion eskualde mailako Eskola Kirolaren datu esanguratsuenak ezagutzera eman dituzte Errenterian.

Oarsoaldeako ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin tarteko ikasleak 2.751 dira guztira eta horietatik 1.403 ikasle dabiltza eskola kirolean, hau da, erdia baino gehiago (%51). Horrek erakusten du datu hauen benetako neurria eta garrantzia.

Ikasturte honetan zehar, 135 talde osatu dira guztira eta 84 entrenatzaile arduratu dira 135 talde horien saioak gidatzeaz (16 emakumezko eta 68 gizonezko). Udalerri bakoitzean sortu diren talde kopuruak honakoak izan dira: 77 talde Errenterian, 23 Oiartzunen, 25 Pasaian, eta 10 Lezon.

Bestalde, azpimarratu beharra dago nesken parte-hartzea gorantz doala urtez urte, poliki bada ere. Nesken %32,15ak hartzen du parte eskola kirolean eta mutilen %67,45ak.

Eskola Kirolaren filosofia nagusia kirol aniztasuna da. 8-12 adin-tartean, kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek.

Bestalde, neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzen ari dira Oarsoaldeako Euskara Batzordetik, nesken praktika fisikoa sustatuz eta kirol munduan bere lekua aldarrikatuz.

Kirol hezitzailea lortzeko bidean sakontzeko asmoak dituzte; elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea ezinbesteko balioak dira, kirolean. Horren harira, dei egin diete, orain arte bezala, jokaera eredugarria erakusten jarrai dezagun guztiok, bai kantxatan, bai harmailatan.

Honi guztiari partidatara joateko auto partikularra alde batera uzteko eta bestelako garraio modu batzuk erabiltzeko egiten ari diren ahaleginak batu behar dizkiogu.

Beraz, Oarsoaldean garatzen ari diren eskola kirolaren eredua eta egitasmoa oso garrantzitsua da euskararen normalizaziorako eta pertsona gisa hazteko.

Azkenik aipatu, gaur egun eskola kirola jarduera %100 euskaraz egiten dela, urteotan guztiotan egin den lanari esker; entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira.

 

 

 


Oarsoaldea