OIARTZUN, natura, gastronomia eta termak

En esta ocasión proponemos una jornada en el municipio de Oiartzun,  en el que todos tus sentidos participarán al 100%. Un plan para disfrutar viendo, oliendo, sintiendo y degustando en este pueblo rural y de gran arraigo vasco.

Oinez egiteko ibilaldi batekin hastea proposatzen dizugu, Oieleku gune megalitikoan hain zuzen, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotz-bihotzean. Ibilaldia oso atsegina eta erraza da eta bidean zutargi itxura duten pago-motzak ikusiko ditugu, baita piknikak egiteko atsedenlekua ere, mahai, banku eta guzti.  Eta nola ez, harrespil ikusgarriak ikusiko ditugu, Burdin Aroko hileta-monumentuak, leku magikoetan kokaturik eta aho zabalik utziko zaituzten panoramikekin. Bidean 5 cromlech ikusteko aukera izango dugu, eta hauetatik hoberen mantentzen dena Oieleku Iparra multzoa da, Oiartzun udalerrian ikertu diren monumentu megalitiko guztietatik (60 bat inguru) ikusgarriena ziur aski.

oiartzunnatura gastronomia eta termak 2015

Jateko ordua iritsita, gosea egina edukiko dugu dagoeneko eta merezitako bazkari batez gozatzeko aukera izango dugu Oiartzungo establezimendu batean.  Eskaintza gastronomikoa zabala eta anitza da: sagardotegiak, tradiziozko erretegiak, ospe handiko jatetxeak, etab.

Non jan: bilaketa egiteko sakatu hemen

Eta eguna bukatzeko, zer hobe terma saio bat baino?  Elorsoro kiroldegiko Spa zentroko zirkuitu termo-ludikoan elementu hauek aurkituko dituzu besteak beste: saunak, lurrun bainuak, hidromasajea duen igerileku handia kanpora ateratzeko irteerarekin, atseden gunea eta zirkulazioa suspertzeko bestelako instalazioak.

Oiartzunek gainera gaua pasatzeko eskaintza zabala du: 3 hotel, 2 pentsio, 5 nekazalturismo, 2 landetxe, kanpina eta aterpetxe bat.

 

 

oiartzun alojamendua 2015

 

 Info+:

www.oarsoaldeaturismoa.eus

turismoa@oarsoaldea.eus

943 494 521

 

 

 


Oarsoaldea