Oarsoaldea eskualdeak, Enplegu Lanzadera izango du apririlean
Esta lanzadera busca que, de forma colaborativa y solidaria, 25 jóvenes en situación de desempleo descubran todas las competencias y habilidades de que disponen para encontrar trabajo.
Enplegu Lanzadera Oarsoaldean
Oarsoaldea eskualdeko Enplegu Lanzadera, langabezian dauden 25 gaztez osaturik egongo da; gizonek, gehienez 29 urte izango dituzte, eta emakumeen kasuan 34.
Ez da prestakuntza profil zehatz bat bilatuko; oinarrizko ikasketak, lanbide hezkuntza edo batxilergoa, unibertsitate diplomatura edo lizentziatura dutenak izan daitezke. Era berean, ez da sektore konkretu bateko lan eskarmentua eskatuko, baizik eta ibilbide ezberdina duten gazteak izan daitezke, lan eskarmentua izan dutenak eta oraindik izan ez dutenak ere.
Lanzadera, talde hetereogeneo batez osaturik dago, partaideen arteko lehiakortasuna baztertu eta kultura solidario eta elkarlana sustatutzen duena. Lanzaderan osagarri diren pertsonek elkarri lana bilatzen laguntzen diote, beti ere teknika eta erreminta berriak erabiliaz.
Zer egiten dute lanzaderan?
Oarsoaldeko lanzaderan hautatuak diren pertsonak, astean zehar hainbat egunetan agentziak utzitako lokaletan elkartuko dira. Bertan, teknikariek gidatu eta orientatuta, coaching eta inteligentzia emocional saioak burutuko dituzte, komunikazioren dinamikak, marka pertsonala eta 2.0 enplegu bilaketa; lan elkarrizketen trebaketa, laneratze mapen garapena, enpresei bisitak, ekintzaileekin bilerak eta giza baliabideetako arduradunekin enplegu bitartekaritza prozesuak.
Aurrekari onak
Oarsoaldeako lanzadera Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du eta Santa Maria la Real Fundazioak kudeatuko du. Bestalde, Europako Gizarte Funtsak, Telefonica Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berak diruz laguntzen dute. Lanzadera hau, Debarrarena eskualdekoarekin batera, Gipuzkoako martxan jarriko diren lehenengoak izango dira estatu mailan martxan jarriko diren 145en artean.
2014 eta 2015 urteetan estatu mailan martxan jarri diren lanzaderek, egitasmo honek pertsona gazteen lan aukererak hobetzeko duen eraginkortasuna erakutsi dute.
Baldintzak betetzen dituzu eta izena eman nahi duzu?
Parte hartzeko interesa izango bazenu, izena eman dezakezu on-line, hemen ezarritako formularioan klikatuz edo presentzialki Oarsoaldearen honako bulegoetara joanez
OARSOALDEA
Olibet 6, behea
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
T.: 943 510 200
E.: olibet@oarsoaldea.eus
OARSOALDEA
Euskadi etorbidea, Merkatu eraikina
20110 Pasaia-Trintxerpe
T.: 943 510 200
E.: olibet@oarsoaldea.eus