Oarsoaldeako IN-FUSIOAK. Auzolana esploratzen

 

Iniciativa para que el Auzolan sea una herramienta de participación de los ciudadanos y las asociaciones en el futuro de la comarca

Oarsoaldeako IN-FUSIOAK eskualdean Auzolanaren inguruko hausnarketa eta sorkuntza kolektiborako Oarsoaldea Garapen Agentziak martxan jarri duen prozesua da. Foru Aldundiko partaidetzazko aurrekontuen dinamiketan jaiotako ideia da eta egungo elkarte sozialen elkarlanean aritzeko eta herritarren ardura kolektiboa suspertzeko azaldutako asmoari forma eman nahi dio.

hemen dira

AUZOLANA gure kulturaren ekiteko, antolatzeko eta autoeratzeko espresio nagusia da, antzinako garaietatik herri partaidetzarekin lotutakoa. Horrela, IN-FUSIOekin herritarrak eta bereziki gazteak, gizartearen onurarako egiten dituzten ekintzak ikusgarri egin nahi ditugu.

Gure eskualdean baditugu zenbait elkarte, pertsona eta eragile oro har, gizartea hobetzearren lanean diardutenak beraien jakintza, esfortzua eta denbora guztion onurarako jarriaz. Eragile bakoitza egoerak edo kontzientziak azaldutako esparruan aritzen da, eta batzutan osagarri izango zaizkion inguruko pertsonak edo eragileak ezagutu gabe. Oarsoaldeako Garapen Agentziatik ekintza aberasgarri horiek merezi duten oiartzuna eta ikusgarritasuna eman nahi diegu eragileen arteko harremanak eraikitzeko, elkarlanean aritzeko esparruak sortzeko eta herritarren eta bereziki gazteen parte hartzea erraztuko duten guneak sortzeko.

Horregatik apiriletik ekainera bitartean Oarsoaldean prestatzen ari garen topaketara gonbidatu nahi zaituztegu, Auzolanaren inguruan solasean eta sorkuntzan arituko gara eskualdeko pertsona desberdinen esperientzia eta ikaskuntzak entzun eta partekatuz. IN-FUSIOAK izena jarri diogu AUZOLANAren oinarri den pertsonen arteko elkarlana, gaitasun sortzaile, amets, desio, gogo eta beharren fusioa adierazteko. Guztion artean, proposatuko dizkiguten ekintzen laguntzarekin, Oarsoaldean auzolan kultura sustatzeko modu eta baliabideetan pentsatuko dugu.

Topaketan parte hartu nahi baduzu jarri harremanetan Ixiar Garcia edo Xabier Sánchezekin maiatzak 14a baino lehen . Gurekin kontaktatzeko deitu 943 34 41 60 / 608 318 794 edo idatzi  xsanchez@oarsoaldea.eus / ixipinkgorilla@gmail.com. Ekintzaren berri izan nahi ez gero jarraitu gaitzazu   www.oarsoaldea.eus, @oarsoaldea, edo Facebooken  Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia


Oarsoaldea