Maiatzaren 6an, Kudeaketa Aurreratuari buruzko doako jardunaldia antolatuko du enpresentzat Oarsoaldea Garapen Agentziak

El 6 de mayo Oarsoaldea, junto con la empresa de consultoría AEE, organizará una jornada gratuita con el título de  “HACIA UN NUEVO MODELO DE GESTION EMPRESARIAL: LA GESTIÓN AVANZADAde 09:30 a 11:00 horas en las instalaciones de Oarsoaldea de Oiartzun.

Enpresek erronka berriei aurre egiteko beharrak, gure kudeaketa ereduak berraztertzea eta berritzea eskatzen du. Aurkeztuko den Kudeaketa Ereduaren helburua enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzea da, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa kontzeptuak bateratuta: Ezagutzaren kudeaketa, erabateko  kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste, dio Julen Mendozak, Oarsoaldeako Lehendakariak.

Eredu berriaren oinarriak ezagutu  nahi dituzten enpresei zuzenduta dago jardunaldia. Bestalde, INNOBIDEAK KUDEABIDE laguntza programaren berri emango da. Programa hau, kudeaketa eredu berria ezartzen laguntzeko SPRIK diseinatutako programa bat da eta, Euskadin, EUSKALIT kudeaketa aurreraturako euskal fundazioaren laguntza dauka.

Hizlaria Amaia Oyarzabal izango da, AEEko aholkularia, 15 urte baino gehiagoko esperientzia duelarik.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldeako Industria Sustapen Sailean, izabaleta@oarsoaldea.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituz.


Oarsoaldea