Hurrengo maiatzak 28an eta ekainak 4ean topaketa irekiak osapatuko ditugu pentsatzeko gure eskualdean Auzolanaren kultura nola sustatu eta zein baliabide behar diren.

IN-FUSIONES de Oarsoaldea. Explorando el Auzolan.

Oarsoaldeako IN-FUSIOAK eskualdean Auzolanaren inguruko hausnarketa eta sorkuntza kolektiborako Oarsoaldea Garapen Agentziak martxan jarri duen prozesua da. IN-FUSIOAK izena jarri diogu Auzolanaren oinarri diren pertsonen arteko elkarlana, gaitasun sortzaile, amets, desio, gogo eta beharren fusioa adierazteko.

Auzolana gure kulturaren ekiteko, antolatzeko eta autoeratzeko espresio nagusia da, antzinako garaietatik herri partaidetzarekin lotutakoa. Horrela, IN-FUSIOekin herritarrak gizartearen onurarako egiten ditugun ekintzak eta hauek auzolanean egiteko moduak ikusgarri egin nahi ditugu.

Maiatzaren 28an eta Ekainaren 4an Oarsoaldean prestatzen ari garen topaketara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan eskualdeko pertsona desberdinen esperientzia eta ikaskuntzak entzun eta partekatuz, pentsatuko dugu eskualdean Auzolanaren kultura nola sustatu eta zein baliabide behar diren.

Topaketan parte hartu nahi baduzu jarri harremanetan Ixiar Garcia edo Xabier Sánchezekin maiatzak 20a baino lehen 943 34 41 60 / 608 318 794  deituta edo idatzi xsanchez@oarsoaldea.eus

INFORMAZIO GEHIAGO:

www.Oarsoaldea.eus / @oarsoaldea / Facebook: Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia

 

TOPAKETEN EGITARAUA:

 

MAIATZAK 28.

10:00-16.00 Antxoko Ibaiondo Pilotalekuan

10.00-11:30 TERTULIA: Oarsoaldeako bizilagunak, Auzolanean bizitako esperientzia eta ikaskuntzak partekatzen.

11.30-14.00 ESKUALDEAN AUZOLANA SUSTATZEKO ZER BEHAR DUGU: Sorkuntza saio irekia.

14.00 ELKARREKIN BAZKALTZERA

EKAINAK 4.

10:00-16.00 Erreteriako Merkatuzarean

10.00-11:30 JASONE MITXELTORENA: “Auzolanaren kultura” liburuaren aurkezpena eta Auzolan sarea eta esperientziak.

11.30-14.00 ESKUALDEAN AUZOLANEAN LANTZEKO IDEIA BAT DAUKAGU: Sorkuntza saio irekia.

14.00 ELKARREKIN BAZKALTZERA


Oarsoaldea