Gastronomía, artea eta natura, Errenteriako protagonistak

 

Errenteria, a tan sólo 7 kilómetros de Donostia-San Sebastián, es un municipio de contrastes que en los últimos años ha sufrido una regeneración urbanística importante.

 

Bere Erdi Aroko Hirigune Historikoa, inguruko handiena,  Babes bereziko Multzo Historiko eta Artistiko izendatua dago eta, monumentu izendapena duten 20 elementu baino gehiago ditu: Torrekua eta Morrontxo Erdi Aroko dorretxeak, Erromesen Magdalena basilika edota Jasokundeko Andre Maria eliza, besteak beste. Azken honek ikonografia-elementu bitxi bat du: Amabirjinaren koroatzearen triptiko flandestar gotikoa.

errenteria15jul

Natura gustatzen bazaizu eta ingurua gehiago ezagutu nahi baduzu, ezin dituzu galdu Aiako Harria Parke naturalaren bihotzean udaran eskaintzen diren bisita gidatuak: Aizpitarteko kobazuloak, Añarbe baso erreserba, Lau Haizeta parkea eta monumentu megalitikoak, besteak beste, 2 euroko prezio sinbolikoan eskaintzen dira. Erreserbak Errenteriako turismo bulegoan kudeatzen dira. (943 494 521).

Lau Haizeta parke barruan, San Marko gotorlekua aurkitzen da, Gipuzkoako begiratokirik hoberena dela esaten dute, Gipuzkoan duen kokapenak ematen dion ikuspuntuagatik. XIX mendean eraikitako militarren gotorlekua izan zena gaur egun museo eta gotorlekuaren barruan bisita gidatuak eskaintzen dituen informazio puntua da.

Errenteriaren erakargarri nagusietako bat, zalantzarik gabe, gastronomia da. Leku gutxietan aurkituko duzu kalitate handiko produktuak eskaintzen dituzten hainbeste establezimendu, erdigunean, alde zaharrean edota naturguneetan. Pintxoak, menua ala karta bilatzen baduzu ere, Errenterian poltsiko guztientzat mila aukera daude. Eskaintza gastronomiko zabal hau da Errenteria giro handia duen herritzat hartzen den arrazoietako bat.

Gainera, gero eta bisitari gehiago erakartzen dituzten ekitaldi kulturalak handituz joan dira azken urteetan. Egunotan Erromeria eguna, uztailaren 16an,  Errenteria Dantzan, 17an eta Landarbaso koruaren kontzertua Madalena Basilikan, 19an, hilabete honetarako programatutako ekitaldien artean aurkitzen dira. Eta ezin aipatu gabe utzi noski, uztailaren 21etik 25era ospatuko diren Madalen festak ospetsuak, ekitaldiz beteriko egitaraua dakartenak.

Informazio gehiago:

Errenteriako turismo bulegoa - 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

 


Oarsoaldea