ZOZKETA OARSOALDEKO ARROPA-DENDETAN
Hacer la compra en euskera en las tiendas de ropa y mercerías de Oarsoaldea puede salirnos más barato.
Irailaren 21etik urriaren 21era, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako arropa-dendetan erosketa euskaraz egiteak saria izan dezake.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako udal euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute, “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean. “Euskaraz dotoreago” leloarekin arropa-denda eta mertzerien gremioa ari dira lantzen aurten. Ekainean, kanpainako leloa daramaten oihalezko poltsak banatu zizkieten dendariek euren bezeroei. Orain, berriz, deskontu baleak banatuko dituzte.
Lau herrietako 95 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan; Errenteriako 56k, Lezoko 3k, Oiartzungo 18k eta Pasaiako 18k, arropa-dendan nahiz mertzerian jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.
Egizue arropa-denda eta mertzerietako erosketa euskaraz eta establezimendu horietan banatu dituzten 10€ko 300 deskontuetako bat egokitzeko aukera izango duzue aipatutako epean.
Establezimendu bakoitzak 10€ko hiruna deskontu bale banatuko ditu bezeroen artean. Dendak aurrez zehaztuta dituen hiru data jakinetan erosketa euskaraz egiten duten lehenengo bezeroei egingo dizkiete deskontuak.
Animo beraz, eta ekin erosketa euskaraz egiteari, bai arropa-dendetan, bai gainerako establezimendu guztietan. Euskarak beti baitu saria!