GUINNESS ERREKORRA LEZON Lezoko herriak Muxiko dantzen Munduko lehen Guinness Errekorra ezarri nahi du hurrengo urriaren 30an.

 

En el casco histórico de Lezo se prepara un acontecimiento importante que tendrá lugar el próximo otoño.  Se trata de conseguir el primer record Guinness del mundo de baile de muxikos con el mayor número de participantes posibles.

 

Urteak dira gure inguruan Muxikoek harrera handia hartu dutela. Gainera, Lezoko alde zaharra eszenatoki paregabea da horrelako ekitaldi koloretsua jasotzeko. Santo Kristo plaza eta inguruko kaleak kolorez eta jendez betetzea da asmoa, musika lagun eta festarako gogoa barruan. Hori dela eta, dantzazale guztioi inoiz ez bezalako erronka batean parte hartzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek.

lezo muxiko

Izan ere, herriko Betizutik elkartea ari da antolakuntza lanetan, eta errekorra lortu ahal izateko urriaren 30ean ahalik eta jende kopururik handiena elkartu behar dela adierazi dute,  denak batera eta elkarren segidan hiru muxiko dantza dantzatuz. Egitarau polita prestatu dute eguna atontzeko:

 

Egitaraua:

10:00   Izen-emateak egiteko gunearen irekiera.

12:00   Parte-hartzaileen gunerako sarrera.

12:30   Guinness World Record froga egitea. Ondoren, Kantu-poteoa herriko            kaleetan zehar.

14:45   Herri bazkaria.

18:00   EGAN taldearen kontzertua.

 

Egitarau polita eta amaiera berezi batekin: izan ere EGAN taldeak emango duen azken kontzertua izango baita hau.

Ekitaldia 2016ko urriaren 30ean izango da, Lezon. Jadanik hasi dira entseguak: astelehen eta ostegunetan egiten dituzte Lezoko Saldisen Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Edozein zalantza argitu eta azalpen edo Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezkete:

Betizutik elkartea

lezokorecord@gmail.com e-postan

634 450 960 telefonoan (Julen Conde)


Oarsoaldea