ELIKADURAREN INDUSTRIAKO GIPUZKOAKO ENPRESENTZAKO JARDUNALDIA

1 de diciembre, 9:30-12:00

Tolosa, Centro Lehiberri

Las Agencias de Desarrollo Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Debegesa, Beterri-Buruntza y la Mancomunidad Urola Kosta organizarán el 1 de diciembre un Encuentro de Empresas de la Industria Alimentaria de 9:30h a 12:00h  en el Centro Lehiberri ubicado en el Polígono Industrial Apatterreka de Tolosa.

irudi polo ona

Gipuzkoarentzat nekazaritza eta elikaduraren industria sektore estrategikoa dela ikusita, Gipuzkoako eskualdeetako garapen agentziek 2016an “Elikaduraren Industriako Poloa” izeneko ekimena jarri dugu martxan, sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoarekin.

Ekimenaren helburua da, batetik, elikaduraren industriako enpresa eta eragileen jarduna eta estrategiak ezagutzea eta partekatzea eta, bestetik, gune bat sortzea, elkarrekin sektore horren lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko.

Hori dela eta, ekimena bideratzen ari garen garapen agentziok (Oarsoaldea, Debegesa, Tolosaldea Garatzen, Donostia-Beterri eta Urola Kostako Udal Elkarteak) antolatu dugun jardunaldira gonbidatzen zaitugu, ekimena eta lortu diren emaitzak ezagutu eta elikaduraren sektoreko enpresek (Gipuzkoako eskualde ezberdinetakoek) elkar ezagutzeko.

Orain arte egin dugun lanak (horren berri jardunaldian xehetasunez emango dugu) bi fase edo urrats nagusi izan ditu:

  • 1. urratsa: eskualde bakoitzeko elikaduraren industriako balio katea identifikatu eta balio kate horretako enpresen behar eta eskaerak zehaztu.
  • 2. urratsa: Balioa eransteko proposamena, kudeatzeko eredua eta zerbitzuaren definizioa.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea, eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatzen du.

Jardunaldia doakoa da. Aurrez izena eman behar da.

Ekitaldiaren egitaraua

PARTE-HARTU - Sarrera doan - Konfirmatzea beharrezkoa da

Informazio gehiago

 

google maps

 

 

 

 

Argibideak jasotzeko jarri harremanetan zure eskualdeko garapen agentziarekin:

 

OARSOALDEA: 943 494 129  enpresa@oarsoaldea.eus

BETERRI-BURUNTZA: 943 204 221   ekinean@andoain.eus

TOLOSALDEA GARATZEN:  943 654 501    lehiberri@tolosaldea.eus

DEBEGESA: 943 820 110   pymes@debegesa.eus

UROLA KOSTA: 943 890 808   enpresa@urolakosta.eus

 

 

polo dipu

polo logoak onak


Oarsoaldea