Erraza da teknologiei probetxua ateratzea, 4.000 autonomo eta mikroenpresa baino gehiago hortan dabiltza

16/05/2017

"Inplantalariak-Asesores tecnológicos", servicio gratuito y personalizado de Gobierno Vasco.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak Inplantari-Aholkulari Teknologikoak izeneko doako zerbitzua eskaintzen du SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez. Zerbitzuaren helburua da mikroenpresa eta autonomoen artean Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera bultzatzea. Autonomo eta mikroenpresei zuzenduta dago, hots, 10 langile baino gutxiago dituzten euskal enpresei, Inplantari baten laguntzaz probetxua atera diezaieten teknologia berriei. Inplantari hori aholkulari neutral eta doakoa da, enpresara joaten dena IKT tresna oso sinpleak ezartzen eta erabiltzen irakastera. Doako zerbitzu pertsonalizatu honetan parte hartzea oso erraza da, SPRIren web orrian dagoen aholkularitza eskaera betetzea besterik ez da egin behar.

 

inplantalari-2017-eus

 


Oarsoaldea