Idoia Lizeaga Iturralde bitxigileak bere lanak erakusteko eta salgai jartzeko espazioa izango du Cristobal Balenciaga museoan uztailetik hasita urtea bukatzen den arte.

 

Con el objetivo de dar visibilidad al talento de artistas, artesanos, diseñadores, o marcas locales, el Museo ha realizado una convocatoria para diseñadores locales.

 

Cristobal Balenciagak Donostian ireki zuen lehen negozioaren 100. urteurrenaren harira, eta bertako artista, artisau, diseinatzaile edota marken talentuari ikusgarritasuna eman nahian, Museoak bertako diseinatzaileentzat deialdia burutu du. Horretarako eta bere gune komertzialaren barruan, espazio bat egokituko du sortzaile horien bilduma propioak erakutsi eta bilduma horietako produktuak saltzeko.

6 proposamen aukeratu dira eta tartean da Idoia Lizeaga Iturralde, Errenteriako Torrekua eraikinean lanean ari den bitxigilea, Habian! Fabrika Kreaktiboa proiektuaren baitan. “Bost izen handiren artean” berea ere bertan izango dela aipatu digu Idoiak eta pozarren agertu da.

 

idoia

Erakusketa eta merkataritzarako egokitutako espazioan 6 hilabetez ikusi eta erosi ahal izango dira Idoiaren lanak, uztailetik abendura.


Oarsoaldea