Egin TTAK, euskaraTIK!!! 2017-2018 IKASTURTEKO EUSKALTEGIETAKO MATRIKULAZIO EPEA IREKI DA

06/09/2017

“Egin TTAK, euskaraTIK” es el eslogan de la campaña de matriculación.

Pasa den ostiralean, 12:00etan Oiartzungo Done Eztebe Plazan, 2017-2018 ikasturteko euskaltegietako matrikulazio kanpaina aurkeztu da. Bertan Ioritz Aizpuru Oiartzungo zinegotzia; Garazi Lopez de Etxezarreta, Errenteriako zinegotzia; Jesus Maria Martiarena, Lezoko alkatea; Borja Arbelaitz, Oarsoaldeko AEKren zuzendaria; Ane Amondarain, Errenteriako Udal Euskaltegiaren zuzendaria; eta Gema Amundarain, Pasaiako Udal Euskaltegiaren zuzendaria egon dira.

egin ttak 2017 prentsauweb

Ioritz Aizpuruk eman dio hasiera aurkezpenari, dei eginez herritar guztioi euskara ikastera. Horretarako, gaurtik aurrera eskualdeko sei euskaltegietan izena emateko aukera dago hilaren 27ra arte.

Borja Arbelaitz, eskualdeko AEKren zuzendariak, egin TTAK, euskaraTIK leloaren jatorria azaldu du, Kennedyren esaldi bat aipatuz: “ez galdetu zer egin dezakeen zeure herriak zugatik; galdetu zeure buruari zer egin zenezakeen zuk zuere herriagatik. Gu gara gure herriari onura eman behar dioguna eta ez alderantziz, orain arte bezala” aipatu du zuzendariak. Gainera kanpainiari bultzada eta oihartzuna emateko, lelo eta irudiarekin oihalezko 1.000 poltsa dotore banatuko dira hilabete osoan zehar euskaltegietan. Horrez gain, udalen diru laguntzen berri ematen duten esku orriak banatuko dira eskualdeko etxe guztietako  postontzietan.

Aurkezpenari amaiera emateko, Ane Amondarainek gonbidapen ireki bat egin du interesaturik dauden pertsona guztiei irailaren 16an oarsoaldeko sei euskaltegiek antolatu duten ate irekietara hurbiltzeko. Euskaltegiak lehen pertsonan ezagutzeko, irakasleen eskutik.

egin ttak 2017 eusk

 


Oarsoaldea