Ekonomia Solidarioaren V. Azoka - 2017ko Azaroaren 18an - Errenteria
16/11/2017
La Feria de Economía Solidaria de Euskadi vuelve a Gipuzkoa, en su V edición. La cita será este sábado 18 de noviembre en Errenteria.
Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.
Azokan 55 erakusle izango dira. Klikatu hemen egitaraua ikusteko eta hemen bideoak ikusteko.
Nortzuk?
Azoka hau REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Olatukoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea) eta Saretuz-ek (Donostiako Kontsumo arduratsuaren Sarea) sustatzen dute, Errenteriako Udalaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Tokiko politika publikoei buruzko mintegia Ekonomia Soziala eta Solidario batetarako
Testuinguru honetan, bihar, azaroaren 17an, Ekonomia Soziala eta Solidario batentzako tokiko politika publikoari buruzko Mintegia izango da Xenpelar aretoan. Egitaraua ikusteko klikatu hemen