Aurreko deialdiak izan duen arrakasta ondoren, 15 gazte gehiagok izango dute Hazilaneko seigarren deialdian parte hartzeko aukera.

De los 85 jóvenes de entre 20 y 44 años que han participado en ediciones anteriores el 89% ha conseguido insertarse laboralmente a través de este programa que mejora y activa sus competencias

2017/12/04

20 eta 44 urte bitartekoak al dira? Lanbide titulazio edo unibertsitate ikasketak dituzu?

Lana aurkitzeko zailtasunak dituzu?

Enpresa bat zara eta lanpostu zehatz batzuetarako pertsonak behar dituzu edo gogoan dituzun proiektuak burutu nahi dituzu?

 

Ba irakurtzen jarraitu ezazu, programa hau oso interesgarria baita zuretzat.

hazilan-logoguztiakigo2019

 

Bostgarren deialdia oraintxe amaitu denez eta eskualdeko gazteen eta enpresen artean izan duen arrakasta kontuan hartuta, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalerriak, Oarsoaldeako Eskualdeko Garapen Agentziaren bidez, Hazilan proiektuaren seigarren deialdia abian jarri dute. Prestakuntza praktikoa da eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzera bideratua dago, beti ere enpresen beharretara egokituz.

 

Egitasmoaren helburua langabezian aurkitzen diren gazte kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea da, beren lan aktibazio eta lan txertaketa bultzatuaz, hori guztia prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzenak sustatuaz.

HAZILAN egitasmoa 20 eta 44 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezialitateko Goi Mailako Lanbide-Heziketa edota Unibertsitateko ikasketak dituztenak.

Aukeratuak diren gazteek hasiera batean 80 ordutako formakuntza praktiko bat jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, ondoren beraien ibilbidea jarraituko dutelarik eskura jarriko zaizkien baliabide ezberdinen bidez; negozio bat martxan jartzen lagunduaz, enpresa batean praktikaldi bat beteaz, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuaz, prestakuntza zehatz bat burutuaz edo norberaren auto-hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

Jexux Leonet, Oarsoaldeako Eskualdeko Garapeneko Agentziako lehendakariaren hitzetan, Hazilanek trebetasunen garapena dakar berekin, laneko esperientzia zehatzaren bidez edo enpresak garatzen duen proiektuaren bidez lortzen dena ".

Informazioa eta izen-ematea

Oarsoaldeak interesa duten pertsonei informazio saioak emango dizkie 2017ko abenduaren 18an, Oarsoaldeak Pasaian duen bulegoan, Euskadiko etorbidean, merkatuko eraikinean.

Informazio saioetara bertaratu nahi duten pertsonek aldez aurretik Oarsoaldea agentziari deitu behar diote.

Izena emateko epea, gaurtik abenduaren 27ra bitartekoa izango da, ondoren izena ematen duten guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo da elkarrizketa baten bidez.

Animatu eta eman izena!

Plazak mugatuak dira.

943 404 101 / olibet@oarsoaldea.eus

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

 

 

 

 

 


Oarsoaldea