LUZATU ESKUA HARA, IPARRALDEKO IKASTOLEI!!

 

El cantante Benito Lertxundi volverá a cantar en un escenario de Errenteria.

 

El 22 de diciembre, Benito ofrecerá un concierto en el polideportivo Galtzaraborda de Errenteria a las 21:30 a.m. La actuación, organizada por Orereta Ikastola de Errenteria, se enmarca dentro de la iniciativa "Luzatu eskuhara" ("Extended la mano hacia allí"), para apoyar a las diferentes Ikastolas de Iparralde.

21 euroan salduko dituzte sarrerak, eta ekitaldiak emango dituen irabaziak Biriatuko, Hendaiako, Urruñako eta Ziburuko ikastolak laguntzera bideratuko dira.

Gauza jakina da Iparraldeko ikastolek, Seaskak alegia, sostengua behar duela alor guztietatik begiratuz, bai ekonomikoki, bai azpiegitura mailan, bai maila politikoan eta abarretan.

Euskarak ez du legezko izaterik Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan, eta ondorioz, Frantziako estatuak ez ditu ikastolak bere hezkuntza sistemaren barnean homologatzen. “Luzatu Eskuhara” bezalako ekimenak beharrezkoak ditu ikastolak eta euskarak Iparraldean.

Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, “Iparraldeko ikastolek arazo ekonomiko handiak dituzte, eta gure laguntza eskaini nahi diegu, beraien ekintzen zabalkundean lagunduz”. Haien proiektua eta gurea proiektu bera direlako, haiei lagunduta gure burua ere laguntzen dugulako, herri euskalduna eraikitzeko.

Laguntza emateko bi modu nagusi daude, norbera kontzertura joanez lehenengoa eta enpresa edo elkarte gisa ekimenari atxiki laguntzaile gisa agertuz eta trukean sarrera kopuru bat jasoz, dela langileen artean banatzeko edo iruditzen zaizuen bezala zabaltzeko.

Bigarren bide hau hautatuz gero, bost ekarpen mota daude aukeran:

  •  Patrozinatzaile nagusi gisa agertzea (3.000€ / 100 sarrera)
  •  Patrozinatzaile laguntzaile gisa agertzea (2.000€ / 50 sarrera)
  •  Patrozinatzaile gisa agertzea (1.000€ / 30 sarrera)
  •  Laguntzaile gisa agertzea (200€ / 8 sarrera)
  •  Animatzaile gisa agertzea (100€ / 4 sarrera)

Eskuhara egitasmoarekin enpresaren batek interesa balu, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin jarri beharko litzateke harremanetan 943 494 129 telefonoan edo komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

Gabonetarako plan polita da, bete dezagun goraino Galtzaraborda kiroldegia!

 

                            benitolertxundi

 


Oarsoaldea