Kontsumitzaileen Mundu Egunerako 9 aholku

Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna da, eta Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela kontsumo-ekintzak arduratsuak eta kontzienteak izatea. Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideei buruzko informazioa jaso behar dugu, baina garrantzitsua da, halaber, arduraz jokatu behar dugula ez ahaztea.

Photo

 

 

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak herritarrei 9 ohitura erraz eta eraginkor gogorarazi nahi dizkiete:

  • Kontsumitzeko erabakia hartu aurretik hausnartzea. Benetan beharrezkoa den baloratzea.
  • Aldez aurretik informatzea, arazoak saihesteko.
  • Kontratua edo kontratazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eskatzea eta gordetzea. Kontratuarekin lotutako publizitatea ere gorde egin behar da.
  • Fakturak eskatu, egiaztatu eta gorde.
  • Aldian-aldian kontuak berrikustea, dena ondo dagoela egiaztatzeko (batez ere aldaketaren bat egin badugu).
  • Internet bidezko erosketetan, egiaztatu enpresaren kokapena, harremanetarako modua, erosteko eta itzultzeko baldintzak.
  • Kontuz Instagramen edo beste sare sozialetan agertzen diren iragarkiekin edo eskaintzekin, Whatsapp bidezko salmenta egiten duten ustezko enpresak eta ordainketa gisa transferentzia bat eskatzen dutenak.
  • Arazorik izanez gero, momentuan erreklamatu, denbora pasatzen utzi gabe.
  • Erreklamatu, jasota gera dadin. Telefonoz egiten badugu, gorabehera-zenbakia eskatu behar dugu.

Miguel Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du aurreko urtean zehar 1.559 pertsonei arreta eman zitzaiela Oarsoaldearen Kontsumo Bulegoan eta tramitatu ziren 289 erreklamazioetatik, %71,6a konpondu zirela.
 

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jartzeko:

Telefonoa: 943 510 111

Posta elektronikoa: kontsumo@oarsoaldea.eus

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.

 


Oarsoaldea