LOREGINTZA TAILERRA TORREKUAN
La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea e Idoia Lizeaga Iturralde, joyera y florista, dentro del programa de actividades del proyecto Habian! han organizado dos talleres de arte floral el día 15 de septiembre a las 11:00 y a las 17:00 horas en Torrekua.
Irailaren 15ean bi loregintza tailer burutuko dira Errenteriako Torrekua eraikinean 11:00etan eta 17:00etan hasita eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du bakoitzak. Tailerra, Idoia Lizeaga Iturralde artistak gidatuko du. Idoia, beste hiru bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa programaren bidez Torrekua eraikinean ari da lanean egun.
Florista profesional gisa bide luzea egin, Land Art instalazioetan (Girona temps de flors, besteak beste) parte hartu eta Escola D'Art Floral de Catalunyan irakasle aritu eta gero, Euskal Herrira itzultzearekin batera, ibilbide berria hasi du Idoia Lizeaga Iturraldek Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan, ekitaldien koordinazioaz arduratuz eta ikastaroak emanez Fraisoron bertan eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioan bazkide diren lore-saltzaileei (Donostiako Bulevard-eko kioskoaren dekorazioa; Lorearen eta Landarearen Merkatuaren baitan Tolosako San Francisco pasealekuan zintzilikako dekorazioa). Idoia bitxigilea da, natura da bere inspirazio iturri eta loregintza artearekin naturarekin lotura bilatzen du, eta zergatik ez, soinean eraman.
Ikastaroak burutzen ditu sektoreko profesional zein afizionatuentzat (Zinemaldia, Lur Kolektiboarekin; "Sagaruzta" eta "Maiatza loretan" Sagardun, Astigarragako Sagardoaren Museoaren eskutik).
http://www.idoializeaga.com/100-natural/
http://www.idoializeaga.com/category/proyectos/
Irailaren 15ean Torrekuan egingo diren tailerretan, parte-hartzaileak "kokedama" (goroldio-bola) egiteko teknika, materialak eta egiteko modua ezagutzeko aukera izango du. Goroldioan bildutako landarea izango da, zintzilik jartzeko prestatua. Hasteko materialak aztertu eta lurra prestatuko da, gero buztinezko azala prestatuko da eta goroldioa lotuko zaio landareari, eta bukatzeko, eusteko sistema prestatuko da.
Tailerrak ezaguerarik ez duten helduentzat dira (edo 12 urtetik gorakoentzat) eta gehienez 10 parte-hartzaile izango dira saio bakoitzeko. Kobratuko den prezioa 30 eurokoa izango da laguneko.
Julen Mendoza, Errenteriako alkateak adierazi duenez, "Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko". Horretarako bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da, beraiek sortutako dekorazio elementu bat etxera eramateko aukera emanez.
Erreserba eta izena emateko epea
Izena emateko lehenengo erreserba egin behar da habianfabrika@oarsoaldea.eus helbidera idatziz eta epea irailaren 14an bukatuko da edo tailerren 20 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz. Zalantzarik izanez gero, 943 494 129 telefonora dei daiteke.