Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Abierto el plazo para solicitudes para autónomos y personas integrantes de Comunidades de Bienes para inversiones efectuadas antes de la solicitud y para los gastos de promoción, funcionamiento y gestión de los 6 meses siguientes.

30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.

 

Urriaren 4an argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi programa hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan 15 egun baliodun izango dira eskaera aurkezteko urriaren 5etik hasita.

 

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da. Autonomo eta Ondasun Erkidegoetako bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak Lanbideren bulegoetan.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

-          Aktibo finkoetan egindakoa inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

-          Datozen 6 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada)

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

 

Inbertsioetarako diru-laguntza:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apei-2018/

Laguntza laburpena

Gastuetarako diru-laguntza:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apec_2018/

Laguntza laburpena


Oarsoaldea