ABIAN DA ETXEBIZITZEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA HOBETZEKO NEXT DIRULAGUNTZAK KUDEATZEKO BULEGOA

Zerbitzu horrekin, xedea da Europako Funtsetatik bideratutako diru-laguntzen berri ematea, eskatzaileei eskatzeko prozeduran aholkatzea eta laguntzea, eta kudeaketa egokia bermatzea. Gure etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukera ona da.

Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko Next dirulaguntzak kudeatzeko Birgaitze Bulegoa abian da. Zerbitzuaren jomuga da Europako Funtsetatik datozen diru-laguntzen kudeaketarako izapideak erraztea eta bideratzea. Interesa dutenek, dagoeneko jar daitezke harremanetan Birgaitze Zerbitzuarekin birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus  helbidean edo telefono zenbaki honetara deituaz 943 344 160. Zerbitzu hau Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU da.

Laguntza horiek martxan jarri dira etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren hobekuntzak finantzatzeko helburuz, eta bateragarriak dira bestelako laguntzekin. Birgaitze zerbitzuak leihatila bakar moduan eskaintzen du laguntza, birgaitze diru-laguntza guztien berri emanez, baita eraginkortasun energetikoaren hobekuntzekin lotutakoak ere.

Hain zuzen ere, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko asmotan eta koronabirusak eragindako krisiari erantzunez, Europako Batzordeak Next Generation EU suspertzeko aldi baterako tresna proposatu zuen 2020ko maiatzean. Bide horretan, Europako erakundeek, ECOFin Kontseiluaren bitartez, Estatuaren Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onartu zuten 2021eko uztailean. Plan horretan kokatzen da Etxebizitza Birgaitzeko eta Hiria Berroneratzeko Plana, eta horren baitan daude etxebizitza eta eraikinen birgaitze energetikorako Next Generation Funtsetatik datozen diru-laguntzak.

Ildo beretik, Etxebizitza Birgaitzeko eta Hiria Berroneratzeko Planaren helburuak honako hauexek dira: Espainian eraikitako parkea birgaitzea eta bultzatzea; energetikoki efizienteak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitza-parkea handitzea; energia efizienteen sektorea aktibatzen eta etxebizitzak birgaitzen laguntzea, epe laburrean enplegua jarduera sortuz; eta Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuak (PNIEC) eta Espainiako eraikuntzaren sektorean energia birgaitzeko epe luzeko estrategian (ERESEE) jasotako birgaitze-helburuak betetzen direla aurreratzea.

Horiek horrela, Oarsoaldea Garapen Agentziak hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin, birgaitze-bulegoen eta/edo egoitza-birgaitzearen arloko laguntza-programen erakunde laguntzailearen funtzioak garatzeko, laguntza berri horiek kudeatzeko edo izapidetzeko.

 

DIRU-LAGUNTZEN ESKAERA

Etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, eskaera telematikoki (komunitateen kasuan) zein paperean (partikularren kasuan) egin ahal izango da. Presentzialki egiteko hautua hartzen dutenek, Hiri-Berriztapen sailean aurkeztu ditzakete eskaerak.

Errenteriako Birgaitze bulegoarekin harremanetan jartzeko, honako hauexek dira bideak: aurrez aurre (Errenteria, Olibet 6); telefonoz (943 344 160); eta, emailez, (birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus). Bezeroari arreta zerbitzua: 9.00-14.00.

 


Oarsoaldea