Abian da Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean, euskara sustatzeko estrategien azterketa prozesua
Oarsoaldea eta eskualdeko udalak, azken hamarkadetan, Oarsoaldeko hiri-ekonomiako sektoreetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) euskara sustatzeko garatu diren estrategia eta ekimenen balorazioa burutzen ari dira.
Ebaluaketak, hiri-espazioko merkataritza harremanen hizkuntza-normalizazioaren aldeko ibilbidearen egokitasuna neurtzea eta garatutako egitasmoen lorpen eta gabeziak azalaraztea du helburu. Alde horretatik, ebaluaketa ezinbesteko tresna bilakatzen da, aurrera begirako bide-orri oparoena marrazteko eta eremu honetan egin beharreko ahaleginak era emankorrenean bideratzeko.
Ikertalde aholkularitza enpresaren eskutik garatzen ari den azterketa prozesuaren baitan, erakunde bultzatzaileek, eskaintzaren (establezimenduak) eta eskariaren (kontsumitzaileak) iritzia barneratzea ezinbesteko eginkizun gisa ulertzen dute. Hartara, Oarsoaldeko herritar oro gonbidatzen dute, urriaren 27ra arte irekita egongo den, ondorengo galdetegi laburra erantzutera (gehienez 4 minutuko iraupena):