Abuztuan atseden hartu, irailean trebatu: doako prestakuntza Agustinak Zentroan

Agustinak Zentroak doako prestakuntza-pilulen eskaintza prestatu du irailetik aurrera, mikroenpresei, profesionalei, autonomoei eta ekintzaileei beren proiektuak sendotzen laguntzeko.


Ikasturte berria aukera ona da eguneroko jarduna gelditu, begirada zabaldu eta proiektuari bultzada berri bat emateko. Prestakuntza labur eta praktikoen bidez, parte-hartzaileek beren negozioa hobeto kudeatzeko eta erabaki estrategiko egokiagoak hartzeko tresnak eskuratuko dituzte.


Zer landuko da?


Besteak beste, bezeroekiko harremana, lanaren balio-proposamena, komunikazio digital eraginkorra, bezeroak hobeto ezagutzeko tresnak eta adimen artifizialaren erabilera praktikoa landuko dira.


Norentzat?


Prestakuntzak mikroenpresei, profesionalei eta autonomoei zuzenduta daude; baita kultura- eta sormen-sektoreetan dihardutenei, lehen urratsak egiten ari diren ekintzaileei eta beren jarduera profesionalizatu nahi dutenei ere.


Banakako aholkularitza ere bai


Inplantalariak zerbitzuarekin lankidetzan antolatutako saioetan, parte-hartzaileek banakako aholkularitza eta neurrira egokitutako laguntza jasotzeko aukera izango dute. SPRIk sustatutako doako zerbitzu horrek landutako tresna digitalak eguneroko jardunean behar bezala ezartzen laguntzen die Euskadiko mikroETEei, autonomoei eta ekintzaileei.

Prestakuntza eta tailer guztiak doakoak dira. Ikusi eskaintza osoa Oarsoaldearen agendan.

 

Udan ere, naturarekin konektatzeko tailerrak


Iraileko prestakuntzak iritsi bitartean, Oarsoaldearen agendan udan egiteko doako tailerrak ere aurkituko dituzu: atseden hartzeko, eguneroko erritmotik deskonektatzeko eta naturarekin berriz konektatzeko proposamenak.

 

Informazio gehiago
OARSOALDEA
943 494 129
oarsoaldea@oarsoaldea.eus


AGUSTINAK ZENTROA
943 518 404
agustinakzentroa@oarsoaldea.eus 
Instagram: @agustinak_zentroa

 


 


Oarsoaldea