OARSOALDEA BERPIZTEN

MARTXAN DA ‘OARSOALDEA BERPIZTEN’ 
BERRIKUNTZARAKO ETA ERALDAKETARAKO PROGRAMA BERRIA

 

Merkatarientzat, zerbitzuentzat eta ostalarientzat dago zuzendua, doakoa da, eta berrikuntza ez-teknologikoa eta etengabeko modernizazioa ditu ardatz. 

 

ZERTAN DATZA?


Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza arloko enpresak laguntzeko jaio den egitasmoa da. Izan ere, beraien jardueraren lehiakortasuna serioski baldintzatzen duten joeren eraginpean garatzen ari da. 


Hori horrela izanik, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusteko helburuz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, Berpiztu programaren esparruan Eusko Jaurlaritzako enplegu zuzendaritzaren laguntzarekin, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektorean eraldaketa lehiakorreko prozesu bati ekitearen aldeko apustua egin dute, enpresei egoera berri honi aurre egiten laguntzeko.


NOLA GARATUKO DA?


Prestakuntza-ibilbide oso bat eta banakako aholkularitza eskainiko zaie 30 enpresa txikiri eta ertaini: zehazki, programan parte hartu ahal izango dute merkataritza/zerbitzu sektoreko 15 enpresak, eta  ostalaritza sektoreko beste 15 enpresak.


Banakako saioak eta talde-saioak uztartuko dira, betiere enpresa bakoitzari egokituta.  
Prozesuari begira, 12 prestakuntza-saio zehatz izango dira, bakoitza 2 ordukoa. Banakako aholkularitza-prozesuari dagokionez, 14 ordukoa izango da enpresa partaide bakoitzarentzat.


www.oarsoaldeaberpizten.eus