Berrabiatu Industria Foro Teknikoa: Belaunaldien arteko erreleboaren bidez enpresen jarraipena bultzatuz

Datorren ostiralean, abenduak 12, 9:00etatik 11:30etara, Berrabiatu Industria Foro Teknikoa ospatuko da Agustinak Zentroan, ondorengotza prozesuetan dauden edo laster erronka estrategiko honi aurre egin beharko dioten enpresentzako topaketa. 

Belaunaldien arteko erreleboa funtsezko alderdietako bat da erakundeen jarraitutasuna, iraunkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko. Foro honek aukera ematen du esperientziak partekatzeko, konponbideak aztertzeko eta trantsizio eraginkorra erraztuko duten tresnak eskuratzeko. 

Jardunaldian zehar, bertaratutakoek aukera izango dute: 

  • Eskualdeko enpresetan egindako diagnostikoaren emaitzak ezagutzea. 
  • Alternatiba estrategikoak aztertzea, bai eta ondorengotza-prozesuari lotutako lege- eta zerga-alderdiak ere. 
  • Ezagutzak trukatzea eta zalantzak argitzea sustatzen duten dinamiketan parte hartzea. 

Ekitaldian adituek eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute, eta enpresei etapa kritiko honetan laguntzeko orientazio praktikoa eskainiko dute. Amaieran, parte hartzaileek luntxa eta bisita gidatua izango dute Agustinak enpresaren instalazioetan. 

Bertaratuko zarela baieztatzea

Interesa duten enpresak parte hartzera gonbidatzen dira honako formulario honen bidez:
Foro Berrabiatu Industria 2025


Oarsoaldea