KULTURA ETA SORMEN TOPAKETEN EDIZIO BERRIA DATORREN URRIAREN 5EAN, ORTUELLAN

Kultura- eta sormen-sektoreetako erakundeetan lankidetza eta sareak sortzea helburu duten topaketen programa hau ekitaldi berri batekin itzuliko da udazken honetan

Apirilean Irunen egindako lehen saioak utzi zigun aho zapore ona eta udako energia berritua aprobetxatuz, Kultura eta Sormen Topaketak 2023 ekimenaren bigarren saioa egiteko ilusioarekin gatoz.

Saio honetan, orain arte egindako harremanetan sakontzen jarraitzeaz gain, urrats bat harago joan nahi dugu; eman beharreko kolaborazioak imajinatzen hasi nahi dugu, eta Kultura Sormen Topaketak ekimeneko eragileen ezagutza, gaitasun eta zerbitzuak partekatzeko eta ikusarazteko garaia dela uste dugu. Orain arteko saioak elkarren ezagutzan oinarritu dira, baina oraingo honetan alderdi nabariagoak lantzen hastea proposatzen dizuegu. Aurreko edizioetan egon zinen edo ez, parte har dezakezu. Saoi bakoitza berez zentzua izateko pentsatuta dago.

HURRENGO TOPAKETA

Eskualdeko Garapen Agentzietatik ziur gaude elkar ezagutzen jarraitzeko espazioak eta testuinguruak sortzea, gure kontaktu-sarea zabaltzea eta lankidetzan irismen handiagoko proiektuak gauzatzeko aukerak ematea dela bidea. Horregatik, hurrengo topaketara gonbidatu nahi zaitugu, eta bertan parte har dezakezu, aurreko edizioetan egin ez baduzu ere.

NOIZ?

Urriaren 5ean | Ortuellako Kultur etxea . Ortuella. Bizkaia | 17: 00-19: 00

Ondoren, networking-arekin jarraitzeko aukera izango dugu lunch txiki batekin.

Gipuzkoako lurraldeko agenteen parte-hartzea errazteko eta iraunkortasunaren aldeko apustua eginez, doako autobus zerbitzua eskaintzen da ekitaldira joateko.

EMAN IZENA

Bertaratzeko, izena emateko inprimakia bete behar duzu irailaren 30a baino lehen.

Laster ikusiko dugu elkar!!!!

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUZU? SARTU HEMEN

AURREKO EDIZIOAK NOLAKOAK IZAN ZIREN IKUSI NAHI DUZU? IKUSI BIDEOA !

EMAN IZENA

NOIZ: urriaren 5ean. TOKIA: Ortuellako Kultur Etxea Catalina Gibaja kalea, 10, 48530 Ortuella Bizkaia. ORDUA: arratsaldeko 17: 00etan.