ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAK OTORDU GOXOA SARI
2025eko errenta aitorpena euskaraz egin eta Oarsoaldeko udalek antolatutako zozketan parte hartu duten herritarrek badakite dagoeneko nortzuk izan diren saridunak.
Saria eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako otordua da. Zozketa uztailaren 6an egin zen, eta Oarsoaldeko lau udalerrietan pertsona bana izan da saridun.
📍 Errenteria
Izaskun Calvo izan da irabazlea. Saria Leire Mazizior Hizkuntza Berdintasuneko zinegotziaren eskutik jaso zuen, Idoia Artola Olibet jatetxeko ordezkariarekin batera. Otordua Errenteriako Olibet jatetxean izango du.
📍 Lezo
Lezon, Axier Irastortza izan da sariduna. Saria Iker Salaberria Euskarako zinegotziaren eskutik jaso zuen, eta Sagar-Zulo jatetxean gozatu ahal izango du otorduaz.
📍 Oiartzun
Oiartzunen, Judith Arruabarrena izan da irabazlea. Saria Aiako Gaztelumendi Euskarako zinegotziaren eskutik jaso zuen, eta Amazkar jatetxean izango du otordua.
📍 Pasaia
Pasaian, Rafa Otero izan da sariduna. Saria Laura Re Euskarako zinegotziaren eskutik jaso zuen, Rka aholkularitzako Angela Badiola-rekin batera. Otordua Donibaneko Pari Berri jatetxean izango du.
Euskara hautatzea, egunerokoan ere, bada euskararen alde egitea
Ekimen honen bidez, Oarsoaldeko udalek herritarren eta administrazioaren arteko harremanetan ere euskararen erabilera sustatzen jarraitu nahi dute.
Horregatik, datorren urtean errenta aitorpena oraindik gaztelaniaz egiten duten herritarrak euskaraz egitera animatu dituzte. Izan ere, administrazioarekiko eguneroko izapideetan euskara hautatzea keinu txikia izan daiteke, baina hizkuntzaren presentzia eta erabilera sendotzeko urrats garrantzitsua da.