ERRENTERIAKO UDALAK LANDA-EREMURAKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEI BURUZKO HITZALDI INFORMATIBOA ANTOLATU DU, DIRULAGUNTZAK ETA ENERGIA-KOMUNITATEAK ARDATZ HARTUTA
Hitzordua urriaren 29an izango da, 19:00etan, Zamalbideko auzo elkartean, Oarsoaldeko Energia Bulegoko eta Ekiherri Energia Berriztagarrien Komunitateko adituekin.
Errenteriako Udalak herritarrei zuzendutako hitzaldi informatibo bat antolatu du, landa ingurunean energia berriztagarriak ezartzeko aukerak, dirulaguntzak eta energia-komunitateen eredua azaltzeko.
"Energia berriztagarriak, dirulaguntzak eta energia-komunitateak landa-ingurunean" izeneko jardunaldia urriaren 29an izango da, 19:00etan, Zamalbideko auzo-elkartearen egoitzan.
Topaketak trantsizio energetikoa sustatzeko dauden tresnak eta laguntzak herritarrei hurbiltzea du helburu, Errenteriako landa-ingurunearen berezitasunetan arreta berezia jarriz. Bertaratzen direnek dirulaguntzak eskuratzeko moduari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzte, baita tokiko energia-komunitateen funtzionamendua eta abantailak zuzenean ezagutu ere.
Hitzaldian, alor horretan kaudimen handia duten bi hizlarik hartuko dute parte:
Xabier Sema Korta Oarsoaldeko Energia Bulegoko teknikariak finantzaketa-aukerei eta energia garbien teknologiei buruzko ikuspegi orokorra emango du.
Ekiherri, Errenteriako Energia Berriztagarrien Komunitateko ordezkari bat. Bertan, auzokoen energia eta elkarlaneko energia proiektu batean parte hartzeak dituen onurak eta esperientzia praktikoa azalduko ditu.
Ekimen hau Errenteriako Udalak jasangarritasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoan kokatzen da, eredu energetiko garbiagoa, deszentralizatuagoa eta herritarren esku dagoena sustatuz.
Hitzaldiaren datuak laburtuta:
Zer: "Energia berriztagarriak, dirulaguntzak eta energia-komunitateak landa-ingurunean" hitzaldia.
Nork: Errenteriako Udalak antolatzen du.
Hizlariak: Xabier Sema Korta (Oarsoaldeko Energia Bulegoa) eta Ekiherriko ordezkari bat.
Noiz: 2024ko urriaren 29an, 19:00etan.
Tokia: Zamalbideko Auzo Elkartea, Errenteria.
Sarrera: Doan, lekua bete arte.
Informazio gehiagorako: 943 344 160