ESKUKO TELEFONOAREKIKO MENDEKOTASUNARI BURUZKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Eskuko telefonoarekiko mendekotasunaz eta ustekabean txertatzen dizkiguten bestelako mendekotasun edo joerei buruzko tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. Maitane Ormazabal psikologo eta adituak emango ditu “Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna" izeneko tailerrak apirilaren 22tik maiatzaren 7ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.


Ekimen hau Agenda 2030aren helburuekin lerrokatzen da, bereziki ongizate emozionala eta kontsumo arduratsua sustatzeari dagokionez.


Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.


Apirilak 22, 2026: Pasaiako Udal Euskaltegia
Ordua: 09:30 - 11:00


Apirilak 27, 2026: Txirrita AEK. Pasai Antxo
Ordua: 18:30 - 20:00


Apirilak 28, 2026: Xenpelar AEK. Errenteria
Ordua: 18:00 - 19:30


Apirilak 29, 2026: Oroitzene AEK. Lezo
Ordua: 09:30 - 11:00


Apirilak 30, 2026: Intxixu AEK. Oiartzun
Ordua: 17:30 - 19:00


Maiatzak 7, 2026: Errenteriako Udal Euskaltegia
Ordua: 16:00 - 17:30