Gazteak eta euren erreferenteak elkarrekin euskaraz solasean: Kuxkuxeroak bueltan da !
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Saio hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, Kuadrillategin edo gazteei zuzendutako bestelako egitasmoetan parte hartzen duten Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietako gazteentzat.
Erreferenteekin topaketak
- Telmo Trenor musikari eta DJa izango da hilaren 15ean Oiartzungo gazte topalekuan.
- Julen Taboada aktore gaztea Pasaiako, Lezoko eta Oiartzungo gazteekin elkartuko da maiatzaren 8an, 15ean eta 29an, hurrenez hurren.
Belaunaldi berrien artean euskararen erabilera indartuz
Topaketa hauen bidez, gazteek aukera dute erreferente euskaldunen ibilbideak eta bizipenak zuzenean ezagutzeko, eta aldi berean, euren ahotsa aktiboki erabiltzeko. Parte-hartzean oinarritutako espazio hauek elkarrizketa aberasgarriak sortzen dituzte, gazteen jakin-minetik abiatuta.
Ekimen honek, belaunaldi berrien ahalduntzea, kultur parte-hartzea eta hizkuntza aniztasunaren sustapena indartzen ditu, euskararen erabilera egunerokoan biziz.