Ikuskaren Mintzagun Sariko film laburren emanaldiak
Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, Mintzagun Saria antolatu dute beste behin. 2012az geroztik, saria euskarazko film-labur onenari ematen zaio, eta helburua da euskara ikasten ari diren herritarrek hizkuntza erabiltzeko aukerak eta espazioak zabaltzea.
Mintzagun Saria Ikuska jaialdian aurkeztutako lanen artean ematen da, eta urtero eskualdeko euskaltegietako ikasleek hautatzen dute euren botoen bidez film onena.
Aurten ere, boto-ematea errazteko, hainbat emanaldi antolatu dira:
- Lezo: Azaroak 17| 12:45 | Gezala aretoa | Lezoko Institutuko ikasleentzat. Lezoko Zinema Ttikia eta Euskara Talaia elkarteen laguntzarekin.
- Errenteria: Azaroak 18 | 10:00 | Niessen aretoa
- Pasaia: Azaroak 19 | 10:00 | Trintxerpeko Alkateordetzako aretoa
- Lezo: Azaroak 19 | 19:00 | Gezala aretoa. Lezoko Zinema Ttikia elkartearen eskutik saio irekia.
- Oiartzun: Azaroak 20 | 17:30 | Landetxe aretoa. Herritar ororentzako emanaldia izango da.
Aurtengo Mintzagun Saria honako film laburren artean erabakiko da:
“Bidean”, “Iturralde”, “A-Maniki”, “Erreka zoko hortan” eta “Planetagatik”.