KARBONO FUNTSAREN AURKEZPENA ESKUALDEKO ENPRESEI
Industria- eta merkataritza-enpresa txiki eta ertainei zuzendutako jardunaldia egingo da webinar bidez otsailaren 15ean 9:00etatik 10:30etara.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak, Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak eta Gipuzkoako Eskualde Garapeneko Agentziek eta Gipuzkoako merkataritza-federazioak antolatutako webinarra izango da otsailaren 15ekoa.
Online bidezko saio honetan, karbono-emisioak modu eraginkorrean kudeatzerakoan etekin esanguratsuak nola lortu jakiteko eta ETEentzako aukerak zein diren ezagutzeko aukera izango da:
- Neurtu eta murriztu zure karbono-aztarna, eta konpentsatu zure emisioak gure lurralderako positiboak diren proiektuetan.
- Izan "zero emisioko" enpresa eta erakutsi zure erakundeak ingurumenarekin eta klima-aldaketarekin duen konpromisoa.
- Berotegi-efektuko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztu eta horien konpentsazio ekonomikoak %100 ingurune jasangarrirantz aurrera egiteko inbertitu.
Bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea hemen.
IKUSI EGITARAUA!