Kontsumitzaileen Mundu Egunerako 9 aholku
Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna da, eta Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela kontsumo-ekintzak arduratsuak eta kontzienteak izatea. Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideei buruzko informazioa jaso behar dugu, baina garrantzitsua da, halaber, arduraz jokatu behar dugula ez ahaztea.

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak herritarrei 9 ohitura erraz eta eraginkor gogorarazi nahi dizkiete:
- Kontsumitzeko erabakia hartu aurretik hausnartzea. Benetan beharrezkoa den baloratzea.
- Aldez aurretik informatzea, arazoak saihesteko.
- Kontratua edo kontratazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eskatzea eta gordetzea. Kontratuarekin lotutako publizitatea ere gorde egin behar da.
- Fakturak eskatu, egiaztatu eta gorde.
- Aldian-aldian kontuak berrikustea, dena ondo dagoela egiaztatzeko (batez ere aldaketaren bat egin badugu).
- Internet bidezko erosketetan, egiaztatu enpresaren kokapena, harremanetarako modua, erosteko eta itzultzeko baldintzak.
- Kontuz Instagramen edo beste sare sozialetan agertzen diren iragarkiekin edo eskaintzekin, Whatsapp bidezko salmenta egiten duten ustezko enpresak eta ordainketa gisa transferentzia bat eskatzen dutenak.
- Arazorik izanez gero, momentuan erreklamatu, denbora pasatzen utzi gabe.
- Erreklamatu, jasota gera dadin. Telefonoz egiten badugu, gorabehera-zenbakia eskatu behar dugu.
Miguel Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du aurreko urtean zehar 1.559 pertsonei arreta eman zitzaiela Oarsoaldearen Kontsumo Bulegoan eta tramitatu ziren 289 erreklamazioetatik, %71,6a konpondu zirela.
Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoarekin harremanetan jartzeko:
Telefonoa: 943 510 111
Posta elektronikoa: kontsumo@oarsoaldea.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.