Kontuz etxez etxeko salmenta oldarkorrekin
Errenteriako Udaltzaingoak ohartarazi du azken asteotan koltxoiak, izarak eta burukoak etxez etxe modu oldarkorrean saltzen ari diren pertsonen inguruko hainbat abisu eta salaketa jaso direla. Kasu batzuetan, bereziki adineko pertsonak izan dira jomuga, eta osasun-arazoak edo produktuaren ustezko onurak aitzakiatzzat hartuta salmentak egiten saiatu direla jakinarazi da. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.
⚠️ Halako etxez etxeko salmenta bisita jaso baduzu eta zalantzak badituzu edo aholkularitza behar baduzu, Oarsoaldea Garapen Agentziako Kontsumo Bulegora jo dezakezu:
📍 Madalen kalea 3, Errenteria
📞 943 510 111
✉️ kontsumo@oarsoaldea.eus
📄 Ez ahaztu erosketarekin lotutako dokumentazio guztia eramatea (kontratua, fakturak, ordainagiriak edo jaso duzun bestelako edozein agiri), zure kasua aztertu eta aholkularitza egokia eskaini ahal izateko.
🚪 Eta gogoratu: eskatu gabeko etxez etxeko bisiten aurrean, atea ez irekitzea gomendatzen da, eta unean bertan ez dokumenturik sinatzea, ezta ordainketarik egitea ere.