Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2022
Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko garapena bultzatuko duten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutako jarduerak ere.

EMET 2022 laguntzen helburua da Covid-19ak sortutako krisi ekonomiko eta sanitarioaren testuinguruan turismo-jarduera egokitzen, berreskuratzen eta berrindartzen laguntzea. Horretarako, 652.000 euroko aurrekontua esleitu da.
Laguntza hauen onuradunak honako enpresa hauek izango dira: ostatua, bitartekaritza, jatetxeak, turismo-garraioa, turismo aktiboa, OPCak, turismo-gidak eta autokarabanentzako harrera-guneen titularrak. Era berean, diruz lagundu ahal izango dira 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten eta fakturatzen diren jarduerak, baldin eta lerro hauetakoren batean txertatuta badaude:
- Ekintzailetza turismo-negozio berriak sortzeko.
o Diruz lagundu daitezkeen gastuak: eraketa-gastuak, lokalaren alokairua, jarduera martxan jartzeko gastuak (bideragarritasun-azterketa, markaren erregistroa, irudi korporatiboaren diseinua, irisgarritasun-txostena), instalazioak egokitzeko lanak, altzariak eta ekipamendua erostea, ekipamendu informatikoa eta soluzio teknologikoak ezartzea, garraio-elementuak.
o Gutxieneko gastua: 10.000 €.
o Gehienezko diru-laguntza: diruz lagun daitekeen gastuaren % 40, 18.000 €-raino.
- Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
- Diruz lagun daitezkeen gastuak:
- Soluzio teknologikoak ezartzea.
- Enpresen eskaintza turistikoa hobetzea: instalazioak egokitzea eta altzariak eta ekipamenduak erostea zerbitzu berriak sortzeko; eremu komunak handitzeko obrak, edukiera gutxitzea konpentsatzeko; obrak eta ekipamenduak erostea jatetxe- edo ostatu-establezimenduetan (sukaldeak egokitzea irekitzeko, edariak kopa bidez banatzeko, terrazak gaitzeko eta modernizatzeko).
- Eskaintza turismo seguru, iraunkor eta irisgarri baterantz egokitzea: eraginkortasun energetikoa hobetzea, garraio eraginkorra, irisgarritasuna errazteko teknologiak, jarduera osasun gomendioetara egokitzeko inbertsioak.
- Diruz lagun daitezkeen gastuak:
o Gutxieneko gastua: 5.000€.
o Gehienezko diru-laguntza: diruz lagun daitekeen gastuaren %30, 15.000 €-raino.
Eskabideak aurkezteko epea:
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra.
Informazio gehiago eta tramitazioa:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/emet-2022/web01-tramite/eu/